Carlos Larrory enpresariak kudeatuko du aurrerantzean CD Laudio

Erredakzioa 2018ko mai. 15a, 13:02
Talde nagusia Preferentetan mantentzea eta Kadete A taldearen igoera berrestea izango dute helburu

Ekainaren 30ean hartuko dute berak eta bere zuzendaritza taldeak kluba kudeatzearen ardura, baina kirol eta ekonomia plagintzak aurkeztuko dituzte lehenago. 

Atzo arratsaldean egin zen CD Laudioren batzar orokorra Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan. CD Laudioren zuzendaritza berria hautatzea zen bileraren xedea, eta hala egin zuten. Carlos Larrory enpresaria prest azaldu da aurreratzean klubaren kudeaketaz arduratzeko, bere zuzendaritza-taldearekin batera. Hala jakinarazi du klubak bere web-gunean plazaratutako albistean.

Bahitura judiziala
Klubaren egungo egoera ekonomikoaren berri eman zuen Jose Gomezek atzo eginiko batzarrean. Orain arte CD Laudioren presidentea izan da bera, eta klubaren aurkako bahitura judizial bat existitzen dela jakinarazi zuen bileran. Hala ere, Larroryren zuzendaritza-taldeak adierazi du egoera horren berri duela eta arazoa konpontzeko modu bat plazaratuko duela laster.

Jaiotzez Laudiokoa da Larrory, eta futbolaren munduarekin harremana du. CD Vitoria lehendakariordea da, besteak beste.

Datorren ekainaren 30ean hartuko du lan-talde berriak klubaren kontrola. Hala ere, lanean hasi dira jada, euren kirol eta ekonomia proiektuak lehenago aurkezteko asmoa baitute. “CD Laudio merezi duen tokian berriz jartzea da lan-talde berri honen helburua”. Hori dela eta, talde nagusia Preferente mailan mantentzea eta Kadete A taldearen igoera berrestea izango dute helburu, Klubeko kideek azaldu dutenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide