Laudio Wellness taldeak 3. postua eskuratu zuen D'zanp lehiaketan

Erredakzioa 2018ko mai. 22a, 07:10
Laudio Wellness taldea.

D´zanp Txapelketa oso garrantzitsua, ez bakarrik Eusko Autonomia Erkidegoan, kanpoko hainbat taldek ere parte hartzen baitute. Laudio Wellnesseko kideek 3. postua lortu zuten eta oso pozik bukatu zuten erronka.

D´zanp inguruko dantzarientzat erreferentziazko hitzordua da. Maiatzaren 5ean edizio berria antolatu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian eta talde ugarik eman zuen izena.

Horien artean zegoen Laudio Wellness. Street dance generoa lantzen duen talde gazteak ez zuen helburu zehatzik eta beste 28 talde gehiagorekin neurtu zen "Youth" kategorian. Ezustean, 3. postua erdietsi zuten eta oso modu positiboan baloratu dute emandako urratsa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide