Javi Zaballa izango da CD Laudioren presidente berria

Erredakzioa 2018ko eka. 15a, 15:13
Javi Zaballa -erdian- izango da CD Laudioren presidente berria. / Aiaraldea.eus

Zazpi botoko aldea atera dio Carlos Larroryren hautagaitzari. 75 bazkidek bozkatu dute guztira. Gauzak hala, Zaballa arduratuko da kluba zuzentzeaz datozen lau urteetan.

Javi Zaballaren hautagaitzak irabazi ditu CD Laudioko hauteskundeak. 75 bazkidek eman dute botoa, eta 41 lerrokatu dira Zaballaren alde, beste 34k, aldiz, Carlos Larroryren hautagaitzaren alde.

Gauzak hala, Zaballak hartuko du klubaren zuzendaritza hurrengo lau urteetan. Ez da kargu hori betetzen duen lehen aldia izango, 2003tik 2006ra bitartean bera izan baitzen klubeko presidentea.

Hauek dira bere hautagaitzan osatzen duten pertsonak:

  •   F. Javier Zaballa Larrañaga
  •     Jone Josebe Muñoz Hernández
  •     Jesús María Pérez González
  •     Miguel Ángel Yuste Alonso
  •     César Augusto Martínez González
  •     Ángel Mª Hernáez Dorronsoro
  •     Iñaki Fernández Bernaldo
  •     Ibon Goikoetxea Pérez
  •     Bruno Mª Isusi Antón

Azken asteak oso biziak izan dira futbol klubaren barruan. Carlos Larroryk kluba zuzentzeko proposamena plazaratu zuen. Zaballak, ordea, Laudio Gorritazuri talde berria aurkeztu zuen. Azkenean, hauteskundeak egin dituzte CD Laudioren etorkizuna ebazteko. 

Larroryk, bere aldetik, gutuna plazaratu du Zaballa zoriontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide