Aretako Gazte Asanblada izango da jaietako pregoilari eta txupineroa

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 26a, 19:02
Uztailaren 25ean -asteazkena- hasiko dira jaiak. / Aiaraldea.eus

Mikel Urdangarin, Igor Arzuaga, Barau, Hilean Bariku Bat,  Isildu zaitez, Skabidean, La Txirla Records, Picadura eta Ostabe taldeek joko dute, Ingo al deu? eta Ozen erromeriekin batera. Gastronomiak ere pisu handia izango du Aretako jaietan, tortilla, marmitako eta paella txapelketak egingo baitira, besteak beste. 

Uztailaren 25ean hasiko dira aurten Aretako Jaiak. Arratsaldeko seietan pilatuko da jendea Kultur Etxeko balkoiaren azpian, pregoia entzun eta jaiei hasiera emateko prest. Aurten Aretako Gazte Asanbladari egokitu zaio pregoilari eta txupinero izatea. Ibilbide laburra izan arren, nahiko talde aktiboa da gazte asanblada. Jaiei begira bi ekintza prestatu ditu: jaien bigarren egunean egingo diren umeentzako tailer eta jolasak eta hirugarren egunean egingo den ElektrotxarA.G.A.

Bost egunez luzatuko da jaia, hainbat motatako jarduerak lagun. “Adin guztientzako egitaraua osatu dugu”, azaldu du Unai Llanok. Jai batzordeko kideak aipatu duenez, gastronomiak pisu berezia du jaietan: “Zaletasun handia dago, eta horrek isla izango du jaietan: Tortilla, paella eta marmitako txapelketak egongo dira”. Umeentzako tailer gastronomikoa errepikatuko dute baita ere, “iaz izan zuen arrakasta ikusita”.

 

Rafa Olabarriaren omenezko pilota txapelketa egingo dute jaietan

 

Musika eskaintza
Musikak ere pisu handia izango du jaietan, egun guztietan egongo baitira kontzertuak. Lehen egunean Hilean Bariku Bat talde orozkoarrak joko du, arratsaldean. Gaubela egongo da gero Kultur Etxean, Igor Arzuaga eta Mikel Urdangarinen eskutik. Ostegunean -uztailak 26- Barau eta Ostabe taldeek joko dute. Ostiralean, aldiz, tributu gaua egingo dute, La Txirla Records eta Picadura taldeekin. La Polla Records eta Barricada taldeen bertsioak jotzen dituzte bi talde horiek, hurrenez hurren. Ingo al deu? erromeriak hartuko du jarraian festa luzatzearen ardura.

Larunbatean, aldiz, rock eta ska doinuek hartuko dute txosnaguneko oholtza, Isildu zaitez eta Skabidean taldeen eta Ozen erromeriaren eskutik.

Rafa Olabarria gogoan
Rafa Olabarria ere gogoan izango dute jaietan. Martxoan zendu zen Herriaren elkarteko presidentea, eta bere omenezko pilota txapelketa egingo dute jaietan. Ostiralean -uztailak 27- jokatuko dira finalak, 17:00etan frontoian.

EGITARAU OSOA

Uztailak 25, asteazkena

  • 17:30 // Tortilla txapelketa
  • 17:30 // Soka Laudiotik Aretara
  • 18:00 // Pregoiaren irakurketa, txupinazoa eta jaien hasiera Aretako Gazte Asanbladaren eskutik
  • 18:15 // Aretako buruhandien eta Sorginlarrenen kalejira
  • 18:30 // Kalejira Aretako txistulariekin
  • 19:00 // Artzain txakur lehiaketa Santa Anan
  • 19:30 // Erromeria Hilean Bariku Bat taldearekin
  • 19:45 // Tortilla Txapelketaren sari banaketa eta dastatzea, Jubilatuen Klubean
  • 21:00 // Gaubela Kultur etxean Igor Arzuaga eta Mikel Urdangarinekin

Uztailak 26, osteguna

  • 9:45 // Alpitxura igoera
  • 10:00 // Mugarrietara bisita
  • 12:00 // Umeentzako gastronomia tailerra
  • 12:00 // Santa Anaren omenezko meza
  • 13:00 // Dantzak Ubixeta taldearekin
  • 14:00 // Umeentzako bazkaria
  • 14:30 // Nagusien bazkaria eta omenaldia, Onievan. Jarraian dantzaldia egingo da
  • 17:00 // Umeentzako tailer eta jokoak, gazte asanbladaren eskutik
  • 19:00 // Federatuen pilota partiduak, frontoian
  • 21:00 // Ostabe eta Barau taldeen kontzertuak
  • 22:00 // Berbena jubilatuen klubean

Uztailak 27, ostirala

  • 11:00 // VII. Paella Txapelketa
  • 12:00 // Poteo joteo
  • 14:30 // Sari banaketa
  • 17:00 // Rafa Olabarriaren I. Memorialeko eskupilota partiduen finalak
  • 18:00 // Elektrotxar.A.G.A.
  • 18:00 // Buruhandiak Galtzagorri kultur elkartearen eskutik
  • 19:00 // Zunba
  • 20:30 // Dantza poteoa Untzuetarekin
  • 23:00 // Kontzertuak: La Txirla Records + Picadura + Ingo al deu?

Uztailak 28, larunbata

  • 10:00 // Marmitako txapelketa
  • 12:00 // Igelaren jokoa Aratz tabernaren aurrean
  • 13:00 // Aretako txistulariei omenaldia
  • 13:00 // Laudioko Arloteen bisita
  • 14:00 // Marmitako txapelketako sarien banaketa
  • 18:00 // Bolo arabarraren txapelketa
  • 18:00 // II. Areta Trail Txapelketa
  • 21:00 // Parrillada herrikoia
  • 23:00 // Kontzertuak: Isildu zaitez + Skabidean + Ozen erromeria

Uztailak 29, igandea

  • 11:00 // Herri kirolak: Gizonezkoen txinga eta emakumezkoen zakulari txapelketak
  • 12:30 // Asto lasterketaren aurkezpena
  • 13:00 //Asto lasterketa
  • 15:00 // Herri bazkaria
  • 18:00 // Joko herrikoiak
  • 20:00 // Dantza plaza
  • 23:00 // Jaien amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide