Enpresa bati espedientea ireki dio URA Agentziak isurketa baten ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2018ko uzt. 11a, 09:50
Iaz uztailean arrain ugari hil ziren Laudio eta Areta artean. / Aiaraldea.eus

Astelehenean arratsaldez jazo zen isurketa. Ez da arrainik hil. URA Agentziak espedientea ireki du gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.

URA Agentziak esku hartu behar izan zuen astelehenean, isurketa gertatu baitzen Laudio eta Areta artean. Enpresa bat izan zen kutsaduraren jatorria eta, antza, faktoriak eman zuen horren berri.

Dirudienez, biltegi batean egon zen arazoa, eta enpresak berehala hartu zituen neurriak garbitzeko eta kutsadura mugatzeko.

Hala eta guztiz ere, protokoloa jarraiki, URA Agentziak espedientea ireki du eta ikuskaria bertaratuko da enpresara ikertzera. Printzipioz, kalterik ez da egon Nerbioi ibaiko landaredian eta animalietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide