aiaraldea.eus

Zuen beharra dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa eta Josu Garayo Segurola   Iritzia  Laudio

Laudioko Jaiak koordinakundeak urte asko daramatza herriko hainbat jai antolatzen. Asko izan dira gure batzarretatik pasatu diren belaunaldi eta taldeak. Koordinakundeak esfortzu handia egin zuen herriko jaiak herritarrek antolatu ahal izateko. Herri barnean jaiei gureak ditugun balore eta helburuak sustatzeko, norabide berdin batean.

Egun, jaien antolaketak duen garrantzia pixka bat ahaztu dela sumatzen dugu herrian. Jaiak eginda datozela asimilatu da, eta koordinakundearen lantaldean jende berri gutxi agertzen da. Honek kezka larria sortzen du guregan, jakin badakigulako jende berri eta gaztearen freskotasuna oso garrantzitsua dela horrelako ekintzak antolatzerako orduan.

Urteetan zehar oso herri parte hartzaile eta dinamikoa izan da gurea; eta horrek eman dio Laudioko jai giroari izan duen handitasuna. Baina jaien antolakuntzarik gabe, ez litzateke posible giro hori sortzea. Gaur egun jaiak gauez bizitzeko ohitura zabaldu da belaunaldi berrien artean, egunean egiten diren ekintzak ahaztuta.
Bestalde, Jaiak koordinakundea hainbat koadrila eta taldek osatzen dugula gogoratu nahiko genuke. Gauzak hala, edonork parte hartu dezake herriko jaiak antolatzeko proiektu honetan. Horregatik, Jai koordinakundeak antolatzen dituen asanbladetan parte hartzeko gonbita luzatzea gustatuko litzaiguke. Animatzen den orok koordinakundeko partaide bati komentatu edo hurrengo emailera idaztea besterik ez du egin behar: jaiakoordinakundea@gmail.com.

Zuen beharra dugu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa