Krosak kirolariz beteko du beste behin Refor kirol gunea abenduaren 23an

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko abe. 12a, 10:00
Abenduaren 23an Arabako kros Txapelketa lehiatuko da baita ere Reforren. / Aiaraldea.eus

Amurrioko I. Krosa antolatuko du Oinkariak atletismo taldeak datorren abenduaren 23rako. Kros federatua izango da nagusi, baina  5 kilometroko froga herrikoia ere prestatuko dute.

Amurrioko Oinkariak taldeko kideak Amurrioko I. Krosa antolatzera animatu dira datorren abenduaren 23rako, otsailean eginiko Euskadiko Kros Txapelketak izan zuen harrera ona ikusirik. Orain arteko Amurrioko Herri Lasterketa ordezkatzera dator proba hori. “Lasterketa herrikoi ugari daude inguruan, kros gutxi ordea. Otsaileko esperientzia onak bultzatuta Amurrioko I. Krosa antolatzera animatu gara”, adierazi du Pablo Masek.

Oinkariak taldeko kideak azaldu du federatuentzako krosa izango da, baina froga herrikoia ere prestatuko dute antolatzaileek. Hau 5 kilometrotako lasterketa izango da eta “krosa ezagutu nahi duen orok du bertan parte hartzeko aukera”. Froga herrikoiaren izen ematea sailkapenak.com  atariaren bidez egin ahalko da eta 3 euroko kostua izango du.

Gazteenentzako krosa
Amurrioko I. Krosa Arabako Eskola Kiroleko Kros txapelketaren barruan sartuko da ere. Oinkariak taldeko kideek kirola ezagutarazteko aprobetxatu nahi dute abenduaren 23ko zita. Gauzak hala, bertan parte hartzeko aukera izango dute federatu gabeko eskualdeko haur, benjamin eta kimuek. Inskripzioa doakoa izango da eta sailkapenak.com atarian egin beharko da.

Antolakuntzatik Airaldeko herritar orori luzatu diote abenduaren 23an Refor kirolgunera bertaratzeko gonbitea. “Izan krosean aritzeko edota lasterketak ikusteko, giro paregabea egongo da Amurrion”, ziurtatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide