aiaraldea.eus

Lander Martinez: “Podemos bozkatzeko aukera egongo da Laudion udal hauteskundeetan"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio
Lander Martinez: “Podemos bozkatzeko aukera egongo da Laudion udal hauteskundeetan"

Eusko Legebiltzarreko Ahal Dugu Podemos alderdiko bozeramaileak Laudion egin du agerraldia, eta azaldu du udal hauteskundeetan parte hartuko dutela, eredua oraindik ez badute zehaztu ere.

Lander Martinez Ahal Dugu Podemoseko legebiltzarkideak adierazpenak egin ditu gaur Laudion. Aiaraldea hedabideak galdetuta, herrian bere alderdia bozkatzeko aukera egongo dela hurrengo udal hauteskundeetan.

Izan ere, tokiko taldeak hala erabaki du. Hala ere, ez daukate argi zein izango den horretarako formula. Lander Martinezen hitzetan, “Agian Elkarrekin Podemos bezala osatuko dugu zerrenda, Ezker Anitza eta Equorekin batera, baina alderdi independenteak ere badaude eta harremana izan dugu eurekin. Hortaz, hurrengo hilabeteetan zehaztuko dugu nola egingo dugun. Edonola ere, argi dago Podemos bozkatzeko parada egongo dela”.

Horrez gain, agerraldian aipatu du Laudion dauden zenbat arazori aurre egiteko prest daudela Ahal Dugu Podemosen; langabeziari edota ur saneamenduari, esaterako. Aldi berean, Martinezek azpimarratu du horiek konpondu behar direla alderdi erradikalek euren mesederako baliatu ez ditzaten.

Lander Martinez bilera bat izateko bertaratu da Ahal Dugu Podemosen egoitzara, eskualdeko zenbait kiderekin elkartzeko, irudietan ikus daitekeen moduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa