aiaraldea.eus

Elkartasunezko olio erosketa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Aukera elkartea   Politika  Laudio

Olio erosketa bat egingo dugu Gure Aukera elkartetik. Andaluziako SAT sindikatuak kalitatezko olioa erosteko aukera ematen digu. 5 litroko garrafa: 26,5 euro + porteak (2,5 euro) gehienez, eskaeraren tamainaren arabera gutxiago izan daiteke.

Olioa honakoa da: http://tiendasat.org/index.php?id_product=129&controller=product&id_lang=1. Erosketa bakarra izango da. Andaluziako nekazal eremuko langileriari elkartasuna adierazteko aukera paregabea. Gure Aukera elkartean jaso ahal izango dira eskaerak. Interesa izanez gero eman izena otsailaren 14a baino lehen gureaukera@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, zenbat olio garrafa nahi dituzun adierazita.

Animatu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa