aiaraldea.eus

Nafarroara jo zuten Goikogane Mendi Taldeko kideek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Burgoa Martinez   Ingurumena  Laudio
Nafarroara jo zuten Goikogane Mendi Taldeko kideek larunbatean

Goikogane Mendi Taldeak txangoa antolatu zuen larunbatean Amutz ezagutzeko. Nafarroako bi haranen muga da, Esteribar eta Erro, eta barruan jaiotzen diren Arga eta Erro ibaien ibilguak era batean edo bestean baldintzatzen ditu. Ipar magaletik igo ziren laudioarrak eta iraganeko ikazkinen txondorrak ikusi zituzten bidean. Pagatzaren itzalen bitartez Iramendiko tontorrera heldu ziren eta han hamarretakoa hartu zuten. Gero Amutzera jo zuten eta Eugiko urtegian bazkaldu zuten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa