aiaraldea.eus

Sanrokeak heldu dira. Gora San Roke!

Erabiltzailearen aurpegia Ander Anibarro Maestre   Iritzia  Laudio

Egun hauetan nabari da nola hedatzen ari den jai kutsua Laudion, nola prestatzen den guztia eztanda bat jasotzeko: alaitasunezkoa, adiskidetasunezkoa, elkarrekin topatzekoa, beste urte batez batzen gaituen guztia partekatzeko zorionekoa.Nire lehen mezua esker on zintzoa adierazteko da, bereziki jai-egitaraua osatzen duten ekitaldiak hilabete batzuk lehenagotik prestatzen eta antolatzen dabiltzan elkarte, jai-talde eta abarrei. Horiek gabe ezingo litzateke gozatu hain egitarau osatua, erakargarria eta, batez ere, guztiona.

Jai-taldeen eta elkarteen lana ez ezik, garrantzitsua da gutako bakoitzarena, berdin nagusi, txiki zein gazte izan. Gure partaidetza, alaitasuna eta umore ona direlako betidanik gure jaiak handi egiten dituztenak.

Baina ez dugu ahaztu behar, aldi berean, gure jaiak topagunerako lekua izan behar dutela, errespetu eta tolerantziarakoa, elkarbizitza sanoan gozatzeko espazioa eta, batez ere, uneoro gogoan izateko EZ, BETI DA EZ mezua. Soilik horrela jarraitu ahalko dugu hazten eta handitzen herri gisa.Amaitu nahiko nuke, ongietorria egiten egunotan Laudiora hurbilduko diren pertsona guztiei. Espero dut gure jaiez gozatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa