Udalak 33.000 eurorekin lagundu ditu euskara ikasten duten herritarrak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 11a, 08:54
Euskaraz ikasteagatik diru-laguntzak eman ditu aurten ere Udalak. /Aiaraldea

Euskara ikasteko bekak banatu dituzte. 45.000 eurokoa zen partida, eta 32.289€ banatu dituzte.

2018/19 ikasturtean euskara ikasteagatik bekak banatu ditu Udalak. “Datozen egunetan jasoko dute laguntza ekonomikoa, matrikulazioaren %100 edo %50, kasuan kasu”, azaldu du Ander Añibarro alkateak.

Lau eskaera soilik baztertu dituzte, “epez kanpo aurkezteagatik”. Iturri ekonomikoen araberakoa da diru-laguntza, soldataduna izan edo ez ezberdina da jasotzen den zenbatekoa.

“Aurreko urteetan bezala, euskara ikasiko duten laudioar guztiek izango dute laguntza bat, dirua ez dadin gure hizkuntza naturala barneratzeko oztopoa izan”, erantsi du Euskara Arloak prentsa oharrean.

2018/19 ikasturteko ikasketak edota 2019ko udako ikastaro trinkoak lagunduko dituzte diruz. Lehenbiziko kasuaren eskaera epea bukatu da jadanik, baina udako trebakuntza ekonomikoki babesteko urriaren 15 arte egongo da aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide