aiaraldea.eus

Gastronomia izan da nagusi Laudioko jaien hirugarren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Laudio
Gastronomia izan da nagusi Laudioko jaien hirugarren egunean

Atzo amaitu zen Laudioko jaien lehen zatia. Goizean gastronomia izan zen nagusi. Ehunka lagun bertaratu ziren Aldai plazara tortillak eta untxi gisatuak prestatzera. Horietako asko txosnagunean eta Herriko plazako arkupeetan geratu ziren gero prestatutako jakiak bazkaltzera.

Nagusiek, aldiz, institutuko frontoian izan zuten otordua, eta dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten jarraian.

Arratsaldean Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin zuen “Sugarrak taldeko hainbat emakumek pairatutako eraso matxistak” direla eta.

Jai kuadrillek, euren aldetik, Cluedopoteoa egin zuten herriko kaleetan barrena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Gastronomia izan da nagusi Laudioko jaien hirugarren egunean - 82

Gastronomia izan da nagusi Laudioko jaien hirugarren egunean - 84

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa