Udalak herrian egiten dituen desinfekzio lanetan Arabako suhiltzaileak laguntzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den astean, osasun-zentroa, supermerkatuen inguruneak, gasolindegia, zaborrontziak, eremu komunak eta Laudioko tren-geltokiak desinfektatu zituzten. Laudioko alkate Ander Añibarrok brigadak eta garbiketako udal zerbitzuak egunero egiten dituen lanetan laguntzeko egin duten ahalegina eskertu du.

Egun hauetan, ohiko irudi bihurtu da Arabako Foru Suhiltzaileak lurraldeko kaleetan zehar ibiltzea, haietan oso ohikoak ez diren uniformeak jantzita eta langargailuek lagunduta, mahuken ordez.

Larrialdi eta Salbamendu Zerbitzua herritarren segurtasuna bermatzen duen eguneroko lana eta osasunerako funtsezkoa den beste lan bat bateratzen ari da COVID 19k, koronavirusak, eragindako krisi honen erdian: gure lurraldeko leku jendetsuenen desinfekzioa.

Azken astean, suhiltzaile foralek, Gasteizkoek lagunduta, garbiketa lanak egin dituzte hiriburuko foru egoitzetan eta egoitza pribatuetan, baina baita Arabako beste hainbat udalerritan ere.

Halaber, Laudioko osasun-zentroa, Zumalakarregi kalean zehar dauden supermerkatuen ingurua, gasolindegia, zaborrontziak eta auzotar gehien biltzen dituzten udalerriko hainbat gune komun desinfektatu dituzte, baita herrian dauden tren-geltokiak ere.

"Laudioko Udalak aitortu eta eskertu egin nahi du Arabako suhiltzaileek udalerriari laguntzeko egin duten ahalegin handia, desinfekzio-lanak funtsezkoak baitira une honetan. Eskerrik asko zuen lanagatik", eskertu du Ander Añibarro Laudioko alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide