Euskaraldiaren bigarren edizioa hasi da motorrak berotzen

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 29a, 07:00
Lamuzan iaz ateratako argazkia. / Aiaraldea.eus

Mendi ibilaldia antolatu dute Laudion iganderako. Ermualden talde argazkia aterako dute 12:00etan.

Udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Alabaina, dagoeneko hasi dira herrietako batzordeak lanean. Ugarteko jaien data aprobetxatuta, mendi ibilaldia antolatu dute, esaterako, Laudion. Hitzordua igandean izango da, abuztuaren 2an. Hain zuzen, 10:00etan aterako dira Ugarteko plazatik partaideak. Txangoaren nondik norakoak sare sozialetan plazaratu dituzte:

Telegram kanala abian

Ekintzen nondik norakoak zabaltzeko, Telegram kanala sortu dute. T.me/euskaraldialaudio esteka klikatuta egin behar da izen-ematea.

Bestalde, erakunde publikoek agerraldia burutu zuten herenegun ekimena sustatzeko, Ander Añibarro Maestre Laudioko alkateak aipatu duenez:

 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide