Ingeles akademia berria ireki duzue Laudion, zer aurkitu daiteke bertan?
Murgiltze ereduan oinarritutako ingeles akademia da gurea. Oxford-ek ingelesa ikasteko metodologia propioa garatu du, ama hizkuntza ikasten dugun era berean ingelesa ikastea helburu duena: etxerako lanik gabe, memorizatu gabe... modu natural batean. Horregatik gure eskolak %100ean ingelesez eskaintzen ditugu, ikasketa prozesua ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
Nola bermatzen duzue ikasketa prozesu eraginkor bat?
Bertako irakasleekin eta elebidunekin egiten dugu lan akademian, hizkuntzaren gaineko ezagutza handiak dutenak, ingelesa modu natural batean menperatzen dutenak. Naturalizatutako akatsak ekiditea lortzen dugu horrela.
“Ikasle talde murriztuak osatzen ditugu, jarraipen zuzena egin eta norbera bere ikasketa prozesuaren protagonista izan dadin”
Gainera, askoz jota 8 ikasleko talde murriztuak osatzen ditugu, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua bermatuz. Garrantzitsua da pertsona bakoitza bere ikasketa prozesuaren protagonista izatea. Banakako tutoretzak eskaintzen ditugu ere, edozein zalantza edota behar modu zuzen batean artatu ahal izateko. Askoz eraginkorragoa da horrela ikasteak.
Askok hizkuntza ziurtagiri ofizialak eskuratzeko jotzen dute ingeles akademietara.
Hala da bai. Guk azterketa eta prestaketa ofizialak eskaintzen ditugu, "Official Preparation Centre" bat gara. Behar desberdinei egokitutako ikastaroak eskaintzen ditugu: haurrentzako klaseak, pertsona nagusientzakoak, enpresa munduan daudenenei zuzenduak, mintzapraktikak... Norberaren neurrira egokituak funtsean.