[PODCAST] Juan Ibarrola; anarkista eta komunistekin II. Errepublika defendatu zuen militar laudioar kristauak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Historia  Laudio

[PODCAST] Juan Ibarrola; anarkista eta komunistekin II. Errepublika defendatu zuen militar laudioar kristauak

Laudio Memoria elkarteak laster argitaratuko du liburua Juan Ibarrola militar laudioarrari buruz. Jon Muñoz taldeko kideak azaldu du nola idatzi duten testua eta Ibarrolaren biografia. Afrikako Gerran parte hartu zuen laudioarrak, gero Guardia Zibilean sartu zen eta 1934ko Iraultzari aurre egin zion Ezkerraldean. Hori bai, II. Errepublikaren aurkako estatu kolpea gertatu zenean, frankisten kontra aritu zen hainbat frontetan eta, kristau sutsua izan arren, unitate anarkistak eta komunistak izan zituen bere agindura.

Sorginlarrenek bideo batean laburtu du aurtengo udako jarduera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Sorginlarren buruhandi eta erraldoien taldeak uda bizia izan du aurten. Adibidez, Katalunian egon da. Izandako esperientziak batu ditu bideo honetan. Abenduaren 22an egingo dute lagun arteko emanaldia 19:00etan Basalarrinan.

Omniak Laudioko udal gobernua kritikatu du aurrekontuetan oposizioko taldeak behar beste kontuan ez hartzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Politika  Laudio

Omniak Laudioko udal gobernua kritikatu du aurrekontuetan oposizioko taldeak behar beste kontuan ez hartzeagatik

Oposizioko taldearen arabera, EAJren eta PSEren arteko koalizioak Omniak proposatutako "ekarpen txiki batzuk" soilik hartu ditu kontuan. Proposamen nagusiak, kiroldegi berri bat eraikitzeko eta eskubaloi zelai bat eraikitzeko diru partidak barne, alde batera uztea egotzi die gobernuko bi taldeei.

Laudioko establezimenduen arteko erakusleiho lehiaketa hasi da gaur

Laudioko establezimenduen arteko erakusleiho lehiaketa hasi da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Ekonomia  Laudio

Laudioko establezimendu komertzialen erakusleiho lehiaketa hasi da gaur, eta abenduaren 19ra arte luzatuko da. Apillek antolatuta, lehiaketaren hogeita seigarren edizioa da aurtengoa, hamazortzi partaideen “kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromastika, lanketa eta akabera” kontuan hartuko ditu epaimahai teknikoak.

[IRITZIA] Ezkutaketan

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua González   Iritzia  Laudio

[IRITZIA] Ezkutaketan

Auto batek su hartu du gaur goizean Garaten

Auto batek su hartu du gaur goizean Garaten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Garateko gainan zegoen auto batek su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Ander Capa eta Gaizka Larrazabal egongo dira athleticzaleekin asteazkenean

Ander Capa eta Gaizka Larrazabal egongo dira athleticzaleekin asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

Laudioko Zaleak peñak Ander Capa eta Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko jokalarien bisita izango du abenduaren 11n, asteazkena. 18:00etatik aurrera egingo dute topaketa futbol jarraitzaileen elkarteko egoitzan, Pagolar tabernan, Latiorro auzoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldi irekia izango da eta nahi duenak parte har dezake.

Yogurinha Borovak antzezlana eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin egingo dituen elkarlanak aurkeztu ditu Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

Yogurinha Borovak antzezlana eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin egingo dituen elkarlanak aurkeztu ditu Durangon

Durangoko Euskal Liburu eta Azokan aurkeztu ditu Yogurinha Borova artista laudioarrak hiru ekimen ezberdin: bideoklipa, antzezlana eta Pirritx, Porrotx eta Marimotosekin egingo duen elkarlana. Urtarrilaren 4an aurkeztuko du Bilbon umeentzako antzerki pieza.

Olga Gutierrez Garrido bigarren Espainiako Taekwondo Txapelketan

Olga Gutierrez Garrido bigarren Espainiako Taekwondo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Laudio

Zilarrezko domina lortu zuen Olga Gutierrez Garridok iragan ostegunean Alacanten jokatutako kluben arteko Espainiako Taekwondo Txapelketan.

Herri kiroletan trebatu ziren dozenaka ume ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Laudio

Herri kiroletan aritzeko aukera izan zuten Laudioko ikasleek ostiral goizean Aldai plazan. Dozenaka umek hartu zuten parte ekimenean. Zozkor apustuan, txinga lasterketan eta beste hainbat probetan trebatu ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Auto batek eta moto batek talka egin dute Hiru Kurutzetako biribilgunean

Auto batek eta moto batek talka egin dute Hiru Kurutzetako biribilgunean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

13:05ak aldera izan da istripua eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu dira; udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia. Auto batek eta motozikleta batek elkarren artean talka egin dute Hiru Kurutzetako errotondan, baina, zorionez, ez da zauriturik egon. Anbulantziako osasun langileak moto gidariarekin egon dira eta, antza, ez du minik hartu. Ibilgailuak bazterrera mugitu ostean, gidariak eta udaltzainak geratu dira bertan partea betetzen.

Aurreakordioa lortu dute Berriak supermerkatuetako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Laudio

Aurreakordioa lortu dute Berriak supermerkatuetako langileek

Bertan behera utzi dituzte biharko deitua zegoen lanuztea eta astelehenetik aurrera abiatuko zuten greba mugagabea. Akordioak hainbat hobekuntza jasotzen ditu beharginen lan baldintzetan. 

Udalbatzak oniritzia eman dio Laudioko lehen jokabide-kodeari, gobernu onari eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoari

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Politika  Laudio

Udalbatzak oniritzia eman dio Laudioko lehen jokabide-kodeari, gobernu onari eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoari

Jokabide Kodeak aukera ematen du kargu publikodunen eta herritarren artean konfiantza sortzeko; izan ere, udal-ordezkari politikoek jarduteko konpromiso publikoa hartzen dute.

Udal komunikazioaren arduradun politikoaren dimisioa eskatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Udal komunikazioaren arduradun politikoaren dimisioa eskatu du EH Bilduk

Udalak neurririk hartzen ez badu mozioa aurkeztuko duela gaineratu du talde politikoak. 

“Sentipenak askatu” diskoa aurkeztuko du Yogurinha Borovak Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Laudio

“Sentipenak askatu” diskoa aurkeztuko du Yogurinha Borovak Durangoko Azokan

Urtzi Odriozolak ere tailer eta hitzaldiak dinamizatuko ditu, Game Erauntsiako kide gisa.

Haurrentzako ludotekak jarduera berreskuratu du Lamuza Udal Kiroldegiaren aldi baterako kokaleku berrian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Jendartea  Laudio

Haurrentzako ludotekak jarduera berreskuratu du Lamuza Udal Kiroldegiaren aldi baterako kokaleku berrian

Zerbitzua urtarrilaren 7an irekiko da, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:00etara 5 urtetik beherakoentzat, eta 18:00etatik 20:00etara 6 eta 12 urte bitartekoentzat.

Udalak bizilagunekin komunikatzeko bideak finkatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Politika  Laudio

Udalak bizilagunekin komunikatzeko bideak finkatu ditu

Hainbat aukera eskaintzen dira, herritarrek beren administrazioarekin eta tokiko ordezkariekin harreman hurbilagoak eta errazagoak izateko.

Laudioko Gazte Asanblada: "Gure jardueraren defentsa irmoa gauzatuko dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Prentsaurrekoa eskaini du Laudioko Gazte Asanbladak Gaztetxearen harira udalarekin izandako bileraren nondik norakoak azaltzeko.

Ia 24 milioi eta erdi euroko udal aurrekontua onartu du Udalak 2020. urterako

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Politika  Laudio

Ia 24 milioi eta erdi euroko udal aurrekontua onartu du Udalak 2020. urterako

Udalbatzak babestutako kontuek 2017tik aurrera luzatutakoen amaiera dakarte, eta% 2,75eko igoera horien aldean. 36 urtean lehen aldiz, udal aurrekontua urtarrilean sartuko da indarrean.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»