Metal kontzertuak Gardean

2010/06/19 20:00

Laudio Metal musika elkartea (Gardean, Karrika jatetxearen alboan) Laudio

*Honako taldeez gozatzeko aukera egongo da:

Crisischrist (Grindcore/Santander)

Titadine (Grindcore/Lekeitio)

Nessun Dorma (Hardcore/Trash Lekeitiotik)

Sarrera: 4 euro (bazkideak 3 euro)

Informazio gehiago: http://www.myspace.com/laudiometal

Astobitzako San Joan festa

2010/06/18 15:00

Larrazabaleko San Joan ermita Laudio

Ekainak 18, ostirala

17:00etan Bola txapelketa (ikasleak).

18:30etan Bola txapelketa (seniorrak, emakumeak).

 

Ekainak 19, larunbata

10:30etan Bola txapelketa (ikasleak).

11:30eta Bola txapelketa (Seniorrak, emakumeak).

 

 

Igandera bitarte Galiziako kultura eta ohiturak pilatuko dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Igandera bitarte Galiziako kultura eta ohiturak pilatuko dira Laudion

Atzo hasi zen Galiziaren Egunaren XXV. edizioa. Asteburua bitarte, EAE mailako Galiziar Etxeek antolaturiko egitarau betea hurbildu nahi izan dute herritarrengana, Laudion. Xosé Antonio Vilaboaren ‘ Un camino del siglo X, para unos peregrinos del siglo XXI’ mintzaldiarekin eman zioten atzo hasiera. Gaur ofizialki inauguratuko badute ere, Galiziako gastronomiaren erakusleihoa den karpa ireki dute honezkero.

San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Ekainaren 25ean Larrazabaleko auzoan, San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketa ospatuko da. Irteera 20:00tan izango eta korrikalriak San Joaneko zelaietatik abiatuz  Larrazabal, Lekandazar, Markijana eta Astobitzako auzoetatik igaroko dira. Aurreko urteetako zirkuitoa aldatu arren, aurten distantzia berdina bete beharko dute parte hartzaileek, guztira 7.995 metro.

 

Fi ta Fiken ikasturte amaierako kontzertua

2010/06/22 17:00

Basalarrina Euskal Topagunean Laudio

Urtero legez, Fi ta Fik euskal soinutresna eskolak ikasturte amaierako kontzertua emango du, non ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa erakusteko parada izango duten. Aukera ederra beraz txistu, trikitixa, alboka eta abarren doinuez gozatzeko. 

III Aktore Laborategia

2010/08/29 22:00

Laudio

Gaia: "Movimiento, dinámicas y juego de máscaras" 

Ikastaroa  

Iraupena: abuztuak 30/ urriak 8 

Hizkuntza: gaztelera  

Antolatzailea: Yin de Yan Antzerki Taldea. 

 

Areto Dantzen Erakustaldia. Baisala

2010/06/20 16:00

Kafe antzokia Laudio

Urtean zehar ikasitakoak agertuko dituzte antzokiko pistaren erdigunean Baisala Elkarteko ikasleek. Jazza, saltsa, merengea, dantza orientala, pasodoblea... Ikasturteari amaiera ederra emateko modua izango da.

Osasunfesta

2010/06/19 09:00

Herriko Plaza Laudio

Goizean zehar, tabakoa, alkohola... eta oro har drogen aurreko prebentzio kanpaina, jendartera ez ezik, haur eta gaztetxoengana ere zuzendurik dagoen egitaraua prestatu dute. Beste hainbat ekintzaren artean, eskoletan margoturiko mural lehiaketako irabazleekin sari banaketa egingo da.

Galiziaren Eguna XXV

2010/06/16 22:00

Herriko Plaza Laudio

Ekainaren 17tik 20ra bitartean, asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira Galiziarren Etxearen eskutik

Emakumeentzako Kafe Literarioa

2010/06/16 15:00

Euskal Gastronomi Museoa Laudio

"El amante" Marguerite Duras egilearen lanaz hitz egingo da. Sarrera: doakoa eta irekia

Zeramika erakusketa

2010/06/15 16:00

Elizako portikoko kristalezko etxean Laudio

Ekainaren 14tik 19rarte, zeramikako tailer honetan sortutako lanen erakusketa ikusteko aukera egongo da arratsaldeko seiretatik bederatzietararte.

Orbeko etxearen 9. urteurrena

2010/06/19 08:00

Orbeko Etxea, Gardea Laudio

Gardeako Orbeko Etxea okupatu zenetik 9 urte pasa direla ospatzeko jaialdia.

10:00-Jatorrizko legamiarekin ogia egiteko ikastaroa

15:00-herri bazkaria

20:00-Kontzertuak, Los Jonns (Amurrioko punk taldea), Vacio (Gurutzeta), Sub Rats (Sestao), Lo Puto Peor (Basauri), Crisischrist (Santander), Difuntos telaraña (Bilbo), Desguaze (Valentzia) eta Raiser (Logroño) taldeen emanaldiarekin.

Prezioa: 5 euro

Orbeko etxeak 9 urte betetzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Orbeko etxeak 9 urte betetzen ditu

Larunbata honetan ospatuko du Orbeko Etxeak bere bederatzigarren urteurrena. 2001. urtean Gardeako etxea okupatu zenetik asko eta anitzak izan dira zentro autogestionatu honetan egin diren ekimenak eta jarduerak.

 Aurten bederatzigarren urtea ospatzeko festa eguna antolatu dute larunbata honetarako, ekainaren 19rako hain zuzen ere.

LANTZE Lanerako Zentroak ate irekien jarduna

2010/06/15 08:30

LANTZE zentroa, Latiorro Laudio

Lantze IFBS-GOFEko Lanerako zentroa Latiorro auzoan kokatuta dago eta Araban dauden mota honetako 10 zentroetako bat da. Bertan, adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

18 eta 65 urte arteko pertsonek parte hartzen dute Lantze zentroan, eta bertan egiten diren jarduera guztien ardatza “pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen lagunduko duen euskarri sarea antolatzea da, gizarteko kide baliagarria, aktiboa eta balioetsia izan daitezen”.

Lantze zentroko arduradunek azaldu digutenez, “lanerako zentroetan, funtsean, ikaskuntza eta trebakuntza jarduerak egiten dira, bai bakarka bai taldeka, eta horiek, ezinduen garapen iraunkorreko beharrei egiten diete aurre”.

Zentroan 49 pertsona dira; 37 erabiltzaile, 8 begirale, arduradun bat, pedagoga bat, gizarte langile bat eta psikologa bat.

 

Ate irekien jardunaldia

Zentroan egiten duten lana jendaurrean ezagutarazteko ate-irekien jardunaldi bat antolatu dute datorren ekainaren 15erako, “gonbidapena, ezagutu nahi gaituen edonori luzatuta dago; bai Laudion bai inguruetan bizi zaretenoi ere”.

Hainbat ekimen antolatu dituzte egun honetarako: zentroari bisita, Desgaitasuna Duten Pertsonen Arloko Zuzendariordearen hitzaldia (“Lanerako Zentroetako gaur egungo egoera”), bideo eta argazki emanaldia, hamaiketakoa eta dantza erakustaldia.

Lantze zentroak egiten duen lan garrantzitsuaren berri lehen eskutik jaso nahi duenak beraz, hemen du aukera; datorren asteartean goizez (10:30-13:00) eta arratsaldez (15:30-16:30).

Udalbiltza auziaren aurkako protesta Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Udalbiltza auziaren aurkako protesta Laudion

Udalbiltzaren aurkako epaiketa gerturatzen ari dela eta, aiaraldeko babes taldeek ere epaiketa honen aurrean babesa azaldu nahi izan dute asteburu honetan. Hainbat herritarrek konzentrazioa egin zuten larunbatean Laudioko Udaletxearen aurrean “Bai Udalbitzari, bai Euskal Herriari” lelopean.

Tubacex eta Guardian enpresek pabiloi berriak eraikiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Tubacex eta Guardian enpresek pabiloi berriak eraikiko dituzte

Tubacex enpresak kamioietan produktuak exportatu aurretik materiala ikuskatzeko eraikin berria egingo du Laudion. Enpresa hedatzeko erabiliko den gunea, egun langileen autoak aparkatzeko erabiltzen duten eremua da. Herenegun jaso zituzten obrak burutzeko beharrezkoak diren udal lizentziak eta enpresako iturriek, aurki hasiko dituztela lanak adierazi dute. Zehazki, tutuak osatzen dituzten gunean kokatuko dute almazena. Tubacexek, iaz jarri zuen Amurrion martxan laminazio-hotz bidez tutuak eraikitzeko sistema.

Roberto Rojo “Gorri", bere bosgarren zortzimilakoaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Roberto Rojo “Gorri", bere bosgarren zortzimilakoaren bila

Bere bosgarren zortzimilakoa igotzeko asmoz, zapatuan Pakistanera abiatuko da, Carlos Martínez gasteiztarrarekin batera. Uztailaren 15 eta 20 bitartean heldu gura dute tontorrera, eta bide normaletik sherpa eta oxigeno barik joango dira.

Adimen ezintasuna duten pertsonen LANTZE Lanerako Zentroak ate irekien jarduna antolatu du.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Adimen ezintasuna duten pertsonen LANTZE Lanerako Zentroak ate irekien jarduna antolatu du.

Lantze IFBS-GOFEko Lanerako zentroa Latiorro auzoan kokatuta dago eta Araban dauden mota honetako 10 zentroetako bat da. Bertan, adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Julian Iantziren hitzaldia: Ackon-Cahuac, "harrizko zentinela"

2010/06/19 17:00

Udalbatza aretoa Laudio

Hego Amerikako inkek Ackon-Cahuac, 'harrizko zentinela' esaten zioten begien aurrean zuten mendi erraldoi eta sakratuari. Hortik kontinente horretako gailur garaiena izendatzeko ACONCAGUA izena...  

  
Bertatik, harrizko zentinela horren bizilekuan, ibili da duela gutxi JULIAN IANTZI telebista-aurkezle ezaguna, reality show berri bat grabatzen, behin ikusita Patagonian grabatutakoak lortu duen arrakasta.  

  
Baina ez da horixe Julianek Amerikarekin duen harreman bakarra: gogoan izan bera Kalifornian jaiotakoa dela. Woodland izeneko herri batean... 'oihaneko landa'... Gehiago eska dakioke <<Euskal Herria + Amerika + Mendia + Abentura>> batuko dituen saio honi?    

  
Ez galdu aukera eta hurbil zaitez bere zuzen-zuzeneko azalpenak entzutera:  

  
+ EUSKARAZ IZANGO DA eta Laudio Udalak antolatutako "Oxigenoa euskarari" (Gazteak + Mendia + Euskara) programaren barruan dago.  

  
Eta gogoan izan Euskal Herrian ere, badugula "harrizko zentinela" bat, nahiz eta Kalifornian jaiotakoa izan...  

 

Informazio gehiago hemen.


Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Luiaondo

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»