Eskalada Ikastaroa gazteentzat

2010/05/23 07:00

Laudio

Igande honetan (hilak 23),  30 gaztek egingo du eskalada ikastaro bat, gazteen aisialdian euskararen erabilera areagotzeko Laudio udaleko Euskara Arloak paratutako OXIGENOA EUSKARARI egitasmoaren barruan.
 
Horretarako, Gasteizko Hegoalde eta Ariznabarra kirol-guneetako haitzordeetara (errokodromoak) joango dira.
 
Programa honetako gainerako saio guztietan bezala, Julen Reketa Laudioko mendizale ezaguna izango da zuzendaria eta, ikastaroa emateko, Julenekin batera, "Mendiak eta Herriak" enpresako Ibon Ginea, Leire Urretxo, Aitor González eta Aitor Rufo izango dira. Guztiak mendi gidariak dira.
 
Esan bezala: euskara beti gora eta, gainera, seguru!!!
 
PS: ikastaro honetarako gazteei banatuko zaizkien  apunteak (13 orri) jaso nahi badituzu, eskatzea besterik ez duzu.
 
 
 
"Oxigenoa euskarari" gazteei zuzendutako ekimen bat da. "Sar Ezazu Hanka" programa orokorragoaren barruan dago. Euskal Herria eta bere gailur esanguratsuenak ezagutzeko DBHko gazteei zuzendutako ekimena. 63 gazte daude izena emanda. Lagunarteko harremanetan euskara txertatzeko eta erabiltzeko programa.
 

Informazio gehiago hemen.

Euskara ikasteko eskaintza oparoa udan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Euskara ikasteko eskaintza oparoa udan

Laudioko Udalaren Euskara sailak jakinarazi duenez, asko dira uda honetan zehar euskara ikasi ahal izateko aukerak.

Udako ikastaro trinkoak
dira akaso normalean sasoi honetan arrakasta handiena dutenak, urteko zereginak alboratu eta opor plana ikasketarenarekin lotzea ahalbidetzen dutenak. Zentzu honetan eguneko 5 ordutako barnetegien berri eman digu udalak, bai eta non/nola/zein preziotan izango diren azaltzen duen eranskina bidali ere (ikusi ezkerreko zutabean).

Datorren larunbaterako Valladolideko espetxera martxa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Datorren larunbaterako Valladolideko espetxera martxa antolatu dute

Datorren larunbatean Valladolideko espetxera martxa antolatu dute Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz) eta Julen Fernandez (Laudio) arabarren egoera larria salatzeko.

Elkartasun martxan parte hartzeko deia luzatu diete jendarte eragile, sindikatu, elkarte edota norbanakoei.

Laudioko ikasleak eta alkatea bioaniztasunaren inguruan berbetan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Laudioko ikasleak eta alkatea bioaniztasunaren inguruan berbetan

Atzo, Laudioko udalean egun guztietan gertatu egiten ez den gauza bat gertatu zen. Goizeko hamar eta erdiak aldera, herriko eskoletako hainbat ikasle Jon Karla Menoio alkatearekin eta udaleko zinegotziekin bildu ziren egun hartarako deituta zegoen aparteko batzarra ospatzeko.  

Autoeskoletan gidabaimena euskaraz lortzeko kanpaina abiatu du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Autoeskoletan gidabaimena euskaraz lortzeko kanpaina abiatu du Laudioko Udalak

Laudioko Udalak herriko autoeskola batzuekin lankidetza hitzarmena sinatu du ekainetik aurrera gidabaimena euskaraz eskaini ahal izateko. Felix Mugurutza Euskara Arloko teknikariak aurreratu duenez, gazteei zuzendutako sentiberapen kapaina bat garatuko dute. Egitasmoa, Laudio eta Salazar autoeskoletan burutuko da. "Aiala, Areta, Latatu, Laudio eta Salazar autoeskolekin hitz egin zen eta bostek parte hartzeko interesa azaldu zuten. Baina behin lankidetzarako baldintzak ikusita bik baino ez dute egingo aurrera: Salazar eta Laudiok".

Etxeko lanetan gizonak trebatzeko ikastaroa hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Etxeko lanetan gizonak trebatzeko ikastaroa hasi da

Atzo, Maiatzak  18, asteartea, gizonezkoentzako etxeko lanen inguruko ikastaroa hasi zen Laudion. Arratsaldeko zazpietan eman zitzaion hasiera Laudioko Udalak antolaturiko ikastaro honi Euskal Gastronomi museoan eta, tokiari ohore egiteko edo, bertaratu zirenek sardina beteak nola sukaldatu ikasteko aukera izan zuten. Izan ere, sukaldaritza eta nutrizioaren arloak izango dira etxeko eta familia lanetan gizonen parte-hartzea handitzea helburu duen kurtso honetan gehien nabarmenduko direnak.

Plaza triangeluarra eraikitzeko lanak uztailean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Plaza triangeluarra eraikitzeko lanak uztailean hasiko dira

Butroe eta Lamuza kaleak batzen diren eremuan aparkaleku bat eraikiko dute. Orotara, 15 ibilgailurentzako tokia egongo da. Horietako bat elbarrituentzako berezitua izango da, eta 397.000 euro bideratuko dituzte obra hauetara. Juanjo Unzaga Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, ostegunean onartu zen behin-betiko egitasmoa. Proiektua gauzatzeko lehiaketa, beraz, aurki irekiko dute.

Euskarak pauso bat harago

2010/05/22 09:00

Herriko Plaza Laudio

Egun osoko jaialdia izango da Basalarrina Euskara Elkartearen 10.urtemuga ospatzeko.

11:00 FTF eta TTUNTTURRO. Txistulariak, txalapartariak eta zanpantzarrak

11:00-13:00 KIRIKIÑO. Haur jolasak. Patin tailerra eta Herri Kirolak

11:00-12:00 Pintxo-mokadu lehiaketa

12:00 Ezkuernagako CANDIDO BESA UPATEGIA. Ardo dastaketa ikastaroa.

12:00 Aizkolariak

12:00 Pintxo-mokadu lehiaketako dastaketa eta sari banaketa

13:15 EKITALDIA : Euskarak pauso bat harago!

13:30 KANTUZALEAK, FTF eta UNTZUETA D.T. Kantu dantza kalejira

14:30 Berbalagun bazkaria: bertsolariak eta elkartasun enkantea (Tiketak: AEK, udal euskaltegia eat Arrañopen)

17:00 Jai kuadrillen arteko herri kirolak

17:00 Mus Txapelketa Arrañopen

19:00 Haur berbena. Disko dantza

20:00 Txokolatada

20:00etatik aurrera DJ eta KARAOKEA. Diskodantza.

Egunean zehar: UHINAK IRRATIA eta AIARALDEA.COM

* Gau guztian zehar euskal musika Laudioko tabernetatik

 

Aldarrikapena: udaleko aurrekontuaren % 2a euskara planera bideratzea.

 

Sukaldaritza: “Diskapazitatea duten pertsonentzako sukaldaritza tailerra”

2010/05/31 16:30

Euskal Gastronomi Museoa Laudio

Sukaldaritza: “Diskapazitatea duten pertsonentzako sukaldaritza tailerra”
17:00etatik 18;30ak arte Euskal Gastronomi Museoan.
Antolatzailea: APDEMA elkartea

Musika Emanaldia: San Roke Musika Elkartea.

2010/05/30 18:00

Aldaiko Plazan Laudio

Musika Emanaldia: San Roke Musika Elkartea.
20:00etan Aldaiko plazan.
Antolatzailea: San Roke Musika Elkartea.

“Yoga tailer intentsiboa”

2010/05/23 17:00

Satya Yuga eskolan (Untzueta kalea 4). Laudio

Tailerra: “Yoga tailer intentsiboa” Carmen Cuestaren eskutik.
19:00etan Satya Yuga eskolan (Untzueta kalea 4).
23 Antolatzailea: Satya Yoga Eskola.

“Hatos teknikak eta mantra kantuak” Hitzaldia Carmen Cuestaren eskutik.

2010/05/22 17:00

Satya Yuga eskolan (Untzueta kalea 4). Laudio

Tailerra: “Hatos teknikak eta mantra kantuak” Carmen Cuestaren eskutik.
19:00etan Satya Yuga eskolan (Untzueta kalea 4).
Antolatzailea: 22 Satya Yoga Eskola.

"Yo tambien" filmea

2010/05/22 15:30

Lanbide heziketako Udal Ikastetxeko aretoan Laudio

Zinema: “Yo también”
17:30 eta 20:00etan Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean
Antolatzailea: 22 Laudio Udala

Andaluziar etxearen aste kulturala

2010/05/22 09:00

Laudio

11:00etan: - Andaluziako Etxeko bazkideek egindako gurutze puntuz jositako
koadroen eta eskulanen erakusketaren inaugurazioa.
- Igelaren jokoa.
- Umeentzako jolasak eta beraientzako bereziki antolatutako
emankizuna.
- Adin guztientzako lehiaketa gastronomikoa. Besteak beste jaki hauek
prestatu beharko dira:
Gazpatxoa, untxia, tortilla, plater librea eta azken burukoa.
13:00etan: Elkartearen atean, ardo “benentziadore” bat eta urdai azpikoa dastatzea
egongo dira.
14:30etan: Epaimahaiaren erabakiaren ostean, bertan bildutakoek herri bazkari
batekin, lehiaketa gastronomikoan parte hartu duten plater guztiak jango dituzte.
19:00etan: - Dantza taldeen emanaldia.
- Rosi eta bere ikasleek areto- dantza erakusketa egingo dute.
- “Algazara” abesbatzaren emanaldia.
20:30etan: Talde erroziero baten emanaldia.
Antolatzailea: Andaluztar Etxea.

“Emakumentzako kafe-literarioa”

2010/05/19 15:00

Euskal Gastronomi Museoa Laudio

Mintzaldia: “Emakumentzako kafe-literarioa”
17:00etatik 18;30ak arte Euskal Gastronomi Museoan.
19 Antolatzailea: Laudioko Udala

“La sabiduría del ser” Hitzaldia, Manuel Pazaren eskutik

2010/05/18 17:00

Lanbide heziketako Udal Ikastetxeko aretoan Laudio

Hitzaldia: “La sabiduría del ser”Manuel Pazaren eskutik.
19:00etan Lanbide heziketa Udal ikastetxean.
18 Antolatzailea: Satya Yoga Eskola.

Pancho Villa eta Emiliano Zapataren iloben Hitzaldia

2010/05/18 17:00

Udaletxeko Hitzaldi Aretoa Laudio

Euskal Herrian egiten ari diren bisita luzean, aiaraldeara ere hurbildu zaizkigu Emiliano Zapata eta Pancho Villa iraultzaile mexikarren ilobak. Duela egun batzuk  Urduñan izan genuen eurekin egoteko aukera, eta oraingoa Laudion eskainiko dute hitzaldia. Bihar izango da , asteazkena maiatzak 18, Udaletxeko Hitzaldi Aretoan arratsaldeko zazpiretan.

Agustin Villa Córdovak eta Emiliano Zapataren ilobak "iraultza baten historia" hitzaldia eskainiko dute, eta euren ahotik hurbildu ahal izango gara iraultza mexikarraren kontaketara. Aukera paregabea mexiko herriaren pasarte garrantzitsu hau hobe ezagutzeko.

Pancho Villa eta Emiliano Zapataren ilobak Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Pancho Villa eta Emiliano Zapataren ilobak Laudion

Euskal Herrian egiten ari diren bisita luzean, Aiaraldera ere hurbildu zaizkigu Emiliano Zapata eta Pancho Villa iraultzaile mexikarren ilobak. Duela egun batzuk Urduñan izan genuen eurekin egoteko aukera, eta oraingoa Laudion eskainiko dute hitzaldia. Bihar izango da, asteazkena maiatzak 18, Udaletxeko Hitzaldi Aretoan arratsaldeko zazpiretan.

Laudioko Gazte Eguna 2010

2010/05/29 09:30

Herrian Laudio

 

 

Bideo-spota ikusi hemen.

Egitaraua

11:30/12:00etara Harrera ekitaldia


12:00/14:00etara Umeentzako jolasak, aizkolariak, eskupilota txapelketa


14:00/15:30etara Bazkaria


15:30/17:00etare Herri kirolak, Mus txapelketa


17:00/20:30etara KALE KONTZERTUAK
Goaz
Apurtu Arte
Aski da


20:30/21:30etara Poteoa Fitafik-ekin


21:30/22:00etara KALEJIRA


22:00etan Ekitaldia + Bokatada + Kontzertuak Gaztetxean:


RPV
Herrikadak
Izate Faltsua
DJ´Mikel eMe
DJ´DUFF PUNK

"Sorginaren eskutik...zu ere Arkeologoa" haurrentzako programa

2010/06/19 07:30

Laudio

"SORGIN ZAPATUAK" programaren barruan, beste eskaintza bat duzu eskura: umeak ARKEOLOGIARA HURBILTZEKO SAIOAK. Honekin batera doakizu lehenengo saioaren kartela, zabal dezazun.
 
Ekainak 5 HISTORIAURREA
Ekainak 12, ERDI AROA  (Untzuetako gaztelua barne)
Ekainak 19, ARKEOLOGIA PRAKTIKOA (Larruazabal, Urduña).
 
>>> Ekainaren 19an, indusketa arkeologiko bat ikusiko dute bertatik bertara eta parte hartuko dute zereginetan (muga batzuekin, jakina). Urduñan izango da, Mikel Neira arkeologoak uda honetan zabalduko duen aztarnategi berri batean.
 
Txangoetan parte hartzeko bono batzuk hartu behar dira aldez aurretik (Laudioko Arrañope tabernan). Erosteko azken egunak, saioen aurreko astearteetan (ekainaren 1, 8 eta 15ean). Leku mugatuak: 40 ume gehienez.
 
 
OHARRA: "Sorgin Zapatuak" umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko eta Laudio udaleko Euskara Arloak antolatua. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonaia mitiko ezagunena sorgin bat denez (Lezeagako sorgina), izen hori eman zaio ('sábados encantados' da kanpaina honen gaztelerazko ordaina).
 
Informazio gehiago: hemen

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»