Bihar bukatzen da Laudioko Jaiaen kartela aukeratzeko epea.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Bihar bukatzen da Laudioko Jaiaen kartela aukeratzeko epea.

Hiru urte dira Laudioko jaietako kartela zein izango den aukeratzea herritarren esku dagoela.  Jaiak Kordinakundeak eta herritarrek oro har egindako lan bikainaren ondoriozkoa izan zen prozedura berri hau, eta honela, polemikak polemika herritarrak dira kartelaren aukeraketan  azken hitza dutenak.

Arkezten diren lan guztien artean hautaketa bat egiten da lehenik, eta sei dira bozketa herritarrera arkezten diren lanak.

Bermeo itsasontziz, irteera: SAR EZAZU HANKA programa

2010/06/26 14:30

Institutuko bus-geltokia Laudio

Bermeoko historiak, mitoak... ezagutuko ditugu EDORTA JIMENEZ idazle ezagunararen eskutik. Gainera, itsasontziz IZARO uhartea, OGOÑO... bisitatuko ditugu egingo dugun BERMEO-ELANTXOBE itsaso-bidaian.

 
Egitaraua.            

+ 11:00 Mundaka

+ Mundaka-Bermeo, oinez (2 km) bertako kondairak entzuteko. Nahi duena autobusez.

+ BERMEO bisitatu: harresiak, baleontzia...

+ 14:00-15:30 BAZKARIA (nork berea)

+ 15:30 - 16:30 Itsasontzi bidaia (IZARO, OGOÑO...)

+ 16:30 - 17:30: Elantxoben poteoa edo...

 

Itzulera:

+ Laudion: 18:30etan

 

 

Prezioa: 5 euro. BONOAK: Laudioko “Arrañope” tabernan. Azken eguna: ekainaren 22an


 

Argibideak: euskara@laudiokoudala.net // 944034890 edo zure euskaltegian.

 

 

OHARRA: leku mugatuak izango dira (55). Itsaso-bidaia, ontzi bitan egingo da: 33 +  22 leku. Edorta Jimenez idazlea (azalpenak) lehenengoan joango da. Horregatik horixe izango da, bonoak saldu ahala, beteko den lehenengo ontzia. Bigarrenean ez da azalpenik emango.

 

SAR EZAZU HANKA (‘Mete la pata’) es una iniciativa destinada a quienes quieren usar y practicar el euskera, por lo que su uso será IMPRESCINDIBLE para tomar parte en esta actividad. Podrá hablarse muy bien, regular o... pero SIEMPRE EN EUSKERA.

Obra berri bat taularatuko du larunbatean Ohialak Zabaltzen talde laudiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Obra berri bat taularatuko du larunbatean Ohialak Zabaltzen talde laudiarrak

Gabonetan "La cena de los idiotas" obra taularatu ostean, antzezlan berri batekin datozkigu Ohialak Zabaltzen taldekoak; "Misterioso asesinato en Manhattan", Woody Allenen komedia ezagunaren moldapena antzerkira.

Obra ekainaren 5ean oholtzaratuko da, Laudioko Lanbide heziketa eskolako aretoan, arratsaldeko 19:30etan.

"Krisiaren aurrean...zer egin?" HITZALDIA

2010/06/09 17:30

Udaletxeko Hitzaldi Aretoa Laudio

"krisiaren aurrean...... zer egin?" hitzaldi solasaldia. Hainbat mugimendu sozialetan esperientzia handia duen MIKEL ISASIk dinamizatuko du solasaldia. Antolatzailea: Laudioko GORRIPIDEA

200 herritarrek bandera espainola udaletxean jarri izana salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

200 herritarrek bandera espainola udaletxean jarri izana salatu dute

Laudioko hainbat eragile abertzaleren deialdiari erantzunez, 200 herritar inguru atera ziren ostiralean kalera bandera espainola udaletxean jarri izana salatzeko. Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, LAB eta beste eragile sozial batzuek deitutako protestan ikurrinaren aldeko eta bandera espainolaren aurkako mezuak entzun ziren, bai eta EAJ alderdiaren jarrera salatzen zutenak ere.

Laudiarrongana hurbildu zuten atzo Bidezko Merkataritza Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Laudiarrongana hurbildu zuten atzo Bidezko Merkataritza Azoka

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna maiatzaren 8an izan dela aitzakia harturik, Arabako Setem Hego Haizea elkarteak azoka antolatu du herrialdeko hainbat tokitan. Medicus Mundi eta Intermon Oxfam elkarteek ere parte hartu dute antolaketan, besteak beste.

“Ospatzeko eguna, jarduteko urtea”

Emakumeek San Roke Kofradiaren bazkarian parte hartzeko bozketa berria ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Laudio

Emakumeek San Roke Kofradiaren bazkarian parte hartzeko bozketa berria ekainean

Gasteizko bikariotza judizialak argitaraturako txostenaren arabera, gehiengo sinplea nahikoa da Laudioko San Roke Kofradiaren bazkarian emakumeak izatea galarazten duen araua aldatzeko. Gasteizko Gotzaiak arauaren kontrako iritzia azaltzeko gutun irekia bidali eta denbora gutxira heldu da txostena.

Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak antolatutako 1. ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak antolatutako 1. ibilaldia

Larunbatean, maiatzaren 29an, Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak bere 1. patin-ibilbidea antolatuta zuen. Eguna oso ondo joan da. Alde batetik, eguraldia lagun izan dute patinatzaileek eta, bestetik, parte-hartze ikaragarri handia egon da. Izan ere, nekez espero zitekeen esku-hartze itzela egon baita: 185 patinatzaile! Lehenengo aldia izateko izugarrizko jendetza bildu da.

Pasitibitate eta konformismoari aurre hartzea eskatu dute Laudioko Gazte Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Pasitibitate eta konformismoari aurre hartzea eskatu dute Laudioko Gazte Egunean

Hasi da Laudioko gazte eguna. Txupinarekin batera piztu dira Laudioko kaleak. "Zulotik atera, inurriak kalera" lemapean, berrogei eta hamar lagunetik gora ari dira Gazte Asanbladak antolatutako ekintzetan parte hartzen.  Bi gune nagusitan banatu dute jai eguna, herriko plaza eta parkea. Udaletxe aurrean, harrera ekitaldia, aizkolariak, umeentzako jolasak, herri bazkaria eta herri kirolak  egon dira. Frontoian, berriz, eskupilota txapelketa. Kaleak, ordea, aldarrikapen eta kale kontzertuek hartu dituzte. 

"Sorginaren eskutik...zu ere Arkeologoa" haurrentzako programa

2010/06/05 07:30

Institutuko bus-geltokia Laudio

"SORGIN ZAPATUAK" programaren barruan, beste eskaintza bat duzu eskura: umeak ARKEOLOGIARA HURBILTZEKO SAIOAK. Honekin batera doakizu lehenengo saioaren kartela, zabal dezazun.
 
Ekainak 5 HISTORIAURREA
Ekainak 12, ERDI AROA  (Untzuetako gaztelua barne)
Ekainak 19, ARKEOLOGIA PRAKTIKOA (Larruazabal, Urduña).
 
>>> Ekainaren 19an, indusketa arkeologiko bat ikusiko dute bertatik bertara eta parte hartuko dute zereginetan (muga batzuekin, jakina). Urduñan izango da, Mikel Neira arkeologoak uda honetan zabalduko duen aztarnategi berri batean.
 
Txangoetan parte hartzeko bono batzuk hartu behar dira aldez aurretik (Laudioko Arrañope tabernan). Erosteko azken egunak, saioen aurreko astearteetan (ekainaren 1, 8 eta 15ean). Leku mugatuak: 40 ume gehienez.
 
 
OHARRA: "Sorgin Zapatuak" umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko eta Laudio udaleko Euskara Arloak antolatua. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonaia mitiko ezagunena sorgin bat denez (Lezeagako sorgina), izen hori eman zaio ('sábados encantados' da kanpaina honen gaztelerazko ordaina).
 
Informazio gehiago: hemen

Italiako Coro Bismantova abesbatzaren kontzertua

2010/05/31 18:00

San Pedro Eliza Laudio

Laudioko Andere emakumezko abesbatzak elkar-trukea gauzatuko du Italiako Coro Bismantova abesbatzarekin. Asteburu hontan italiarrek Aiara bisitatuko dute eta uztailean talde laudiarrak Italiara egingo du bidaia. Aiaraldea eta Euskal Herria ezagutzeko parada probesteazgain kontzertua eskainiko dute astelehenean 20:00etan Laudioko San Pedro elizan.

Italiako Coro Bismantova bisitan dugu Andere abesbatzaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Italiako Coro Bismantova bisitan dugu Andere abesbatzaren eskutik

Laudioko Andere emakumezko abesbatzak elkartrukea gauzatuko du Italiako Coro Bismantova abesbatzarekin. Asteburu honetan italiarrek Aiara bisitatuko dute eta uztailean talde laudiarrak Italiara egingo du bidaia. Aiaraldea eta Euskal Herria ezagutzeko parada baliatzeaz gain kontzertua eskainiko dute astelehenean 20:00etan Laudioko San Pedro elizan.

Gaur ireki da aurtengo San Roke jaietako kartela bozka bidez erabakitzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Gaur ireki da aurtengo San Roke jaietako kartela bozka bidez erabakitzeko epea

Aurtengo San Roke jaiak iragartzeko kartela zein izango den erabakitzeko azken fasea gaur hasi da. Laudioko Udalak antolatutako lehiaketan aurten ere ugari izan dira hautagai izateko Kultura eta Jaien Sailean aurkeztu dituzten lanak. Irudiak, Laudioko Kultur etxean egongo dira ekainaren 5 arte ikusgai. Bertara hurbiltzen diren laudioarrak, bozka bidez gustukoena zein duten aukeratuko dute eta babes gehien jasotzen duena izango da garailea.

Presoen aldeko konzentrazioa Laudion, azken ostirala

2010/05/28 18:00

Lamuza plaza Laudio

Etxerat elkarteak hileko azken ostiralean presoen alde deitzen duen konzentrazio herritarra.

Jendez lepo Santa Luziako aurtengo lehen erromeria

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Jendez lepo Santa Luziako aurtengo lehen erromeria

Gaur, maiatzak 24, jende andana bildu da Laudioko Ermuko Santa Luzia elizaren inguruan urtetik urtera ospatzen den erromerian parte hartzeko asmoz. Goizeko lehen orduetatik hasi dira mendigoizaleak Ermu ingurura igotzen hainbat mendetako tradizioari jarraiki, bai oinez Leziagako pistatik edo Lusurbeilandako bidexketatik, bai eta jubilatu taldeak ere udaletxeak ezarririko autobus zerbitzuen bitartez.

Gasteizko Apezpikua Kofradiaren bazkarian emakumeen parte hartzearen alde agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Gasteizko Apezpikua Kofradiaren bazkarian emakumeen parte hartzearen alde agertu da

Gasteizko Apezpikuak, Miguel Asurmendik, Laudioko San Roke Kofradiak urtero egiten duen bazkarian emakumeen  parte hartzea galaraztearen kontra agertu da elizaren mezuaren aurkakoa delako.

Apirilaren 9an, San Roke Kofradiako kideek urtero egiten den bazkarian emakumeek parte hartzeko aukera izan behar ote duten bozkatu zuten, baina proposamenak ez zuen aurrera egin.

Dantzaldia Erdizka Lauetan taldearekin

2010/05/29 16:30

Herriko Plaza Laudio

Jantzi eskartinak eta anima zaitez! Ederki pasako dugu!

Dantzan aritzeko eta ikasteko aukera bikaina.

Aretako jaia batzordearen subasta herritarra

2010/05/30 10:30

Eliza ondoko plaza Laudio Areta

Aretako Jai batzordeak Santa Anaren omenezko festak antolatzeko subasta antolatu du igande honetarako. Adierazi dutenez, krisi ekonomikoa medio diru ezagatik aurreko urteetan baino ekintza gutxiago izango dituzte aurten, baina guztien gustagarri izango den egitaraua prestatzeko asmoa dute.

Horregatik, auzokide eta Aretako jaien jarraitzaileei maiatzak 28 osteguna bitarte, erabili ohi ez dituzten objetu eta produktu gastronomikoak auzoko kultur etxean uzteko eskatu diete. Jakien kasuan, egunean bertan entregatzea onartuko da.

Hitzordua goizeko 12:30etan jarri dute, meza osteon hain justu, elizaren aldameneko plazan. Azaldu dutenez, bildutako sariei prezio minimoa ezarriko diete, eta hortik aurrera salneurririk altuena jartzen dionarentzako izango da produktua.

Jai Batzordeak jakinarazi du Aretako dendek ere haien alea utziz hartuko dutela parte enkantean. Era berean, argi utzi dute bilduko den diru guztia Aretako jaien antolakuntzara bideratuko dela.

Aretako jaiak finantzatzeko subasta egingo dute igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aretako jaiak finantzatzeko subasta egingo dute igande honetan

Aretako Jai batzordeak Santa Anaren omenezko festak antolatzeko subasta antolatu du igande honetarako. Adierazi dutenez, krisi ekonomikoaren ondoriozko diru ezagatik aurreko urteetan baino ekintza gutxiago izango dituzte aurten, baina guztien gustagarri izango den egitaraua prestatzeko asmoa dute.

Horregatik, auzokide eta Aretako jaien jarraitzaileei maiatzak 28 osteguna bitarte, erabili ohi ez dituzten objetu eta produktu gastronomikoak auzoko kultur etxean uzteko eskatu diete. Jakien kasuan, egunean bertan entregatzea onartuko da.

Hasi da Laudion "Pausu bat harago" euskaraz bizitzeko festa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Hasi da Laudion "Pausu bat harago" euskaraz bizitzeko festa eguna

Hasia da dagoeneko Laudioko euskarak pausu bat haratago jaia. Goizeko lehen orduetatik jende andana bildu da Laudioko Herriko Plazan Basalarrina kultur elkartearen hamargarren urteurrenaren karietara antolaturiko ospakizunari euren babesa emateko asmoz.

Kirikiñok, Uhinak Irratiak, Aiaraldea.com-ek eta beste zenbait eragilek montaturiko zazpi bat haimaz hornitutako enparantza kolorez bete da...kolorez eta euskaraz.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»