Arguedasen gertatutako istripuagatik laudioko 4 gazte atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Laudio

Arguedasen gertatutako istripuagatik laudioko 4 gazte atxilotu dituzte

Oso larri zauritutako gaztea hil egin da, eta  istripua laudioar batzuek sorrarazi zutela uste da.

25 eta 35 urte arteko Laudioko gazteei zuhurgabekeriak  eragindako giza hilketa lepora dakieke, istripua sorrarazi zutela uste baita.

ARGAZKI BILDUMA: Skate erakustaldia eta Laudiers taldearen 1. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

ARGAZKI BILDUMA: Skate erakustaldia eta Laudiers taldearen 1. urteurrena

Laudiers skate taldearen urtebetetzeak Laudioko Udaleko Gazteria Sailaren ekitaldi batekin bat egin zuen atzo Lamuza parkean, Udalaren eskutik gerturatu baitziren Aiaraldera munduko skater onenetako hiru; Alain Goikoetxea, Urtzi Unanue eta Alain Saavedra, hain zuzen ere.

Hona hemen arratsaldeko ekitaldietako argazki sorta bat.

ARGAZKILARIA: David Corbella

DATA: 2010eko uztailak 29

Presoen aldeko konzentrazioa Laudion, txupinazoa.

2010/08/15 09:45

Herriko Plaza Laudio

Laudioko jaien hasieran presoak euskal herriratzearen aldeko konzentrazioa.

Presoen aldeko konzentrazioa Laudion, azken ostirala

2010/07/30 18:00

Lamuza plaza Laudio

Etxerat elkarteak deitutako konzentrazioa

Joselu Anaiak-ekin dantzaldia , ohiko futbito txapelketaren finala eta beste hamaika ekitaldi izango dira Ugarteko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Laudio

Joselu Anaiak-ekin dantzaldia , ohiko futbito txapelketaren finala eta beste hamaika ekitaldi izango dira Ugarteko jaietan

Ostiral honetan, uztailak 30, hasi eta igandea arte luzatuko dira Ugarte auzoko jaiak. Ostiral arratsaldean futbito partidekin hasiko da egitaraua. Zazpietan botako dute jaien txupinazoa eta, segidan, jaietako erregina eta ohorezko damen aurkezpena egingo da, urtero bezala. Gauez, Joselu Anaiek dantzan jarriko dituzte Ugartera hurbiltzen diren guztiak, eta amaitzeko diskodantza izango da txosna gunean.

Laudioko Udalak 2010eko aurrekontuak onartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Laudioko Udalak 2010eko aurrekontuak onartu ditu

EAJ eta PPren botoekin udalbatzak 23,6 milioi euroko aurrekontuak onartu ditu 2010erako. PSE abstenitu egin da eta Ezker Abertzaleak kontrako botoa eman du.

Espainiak munduko futbol kopa irabazi zuen gauean Laudion gertatutako eraso bat salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Espainiak munduko futbol kopa irabazi zuen gauean Laudion gertatutako eraso bat salatu dute

Komunikabide batera igorritako gutunean, Laudioko herritar batek gertaera hauek salatu ditu (jatorrizko idazkia gaztelaniaz, ezkerreko zutabean):

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Santa Ana eguneko mugarrien berrikuspen ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arrankudiaga-Zollo  Laudio  Laudio: Areta

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Santa Ana eguneko mugarrien berrikuspen ekitaldian

Urtero legez, Laudio eta Arrankudiagako udalbatzetako kideek bi herrien arteko mugak berrikusteko ekitaldia egin zuten astelehenean Santa Anako zelaietan. Jon Karla Menoiok eta Bingen Larizgoitia Laudio eta Arrankudiagako alkateek, hurrenez hurren, duela 200 urtetik gaur egunera arte beti uztailaren 26an egiten den ekitaldian parte hartu zuten, XVII. mendetik aurrera bi udalerrien mugak direla eta izandako borroka latzak alde batera utzita.

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Laudio  Laudio: Areta

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Etenaldi luzearen ondoren, bigarrenez egin zen atzokoan bere garaian horren fama handia jaso zuen Aretako Asto lasterketa. XXX. edizio honetako parte-hartzea ona izan dela adierazi zuten antolatzaileek, nahiz eta Aretakoak bertakoak hiru bakarrik izan. Gehien gehienak Zalla ingurukoak izan ziren, bai eta lasterketaren irabazlea ere.

Lasterketa eguerdiko ordubatak pasatxo hasi zen haur parkearen inguruko errepidean. Bi proga nagusi zituen aurtengo edizioak; lehenik sailkapenerako lasterketa orokorra, eta sailkatutakoen arteko erlojupekoa gero.

Giro onean hasi dira Aretako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Giro onean hasi dira Aretako jaiak

Atzo arratsaldeko 20:00tatik, Areta festaz jantzi da. Txistulariak, umeentzako tailerrak, gastronomia txapelketak... ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako asteartea bitarte Aretako jaietan. Aretako Jai Batzordekoek kultur etxetik Pablo Gorostiaga aretarra gogoan jaurti zuten bertso eta txalo artean txupina eta ordutik, nahi izan duenak ez du geratzeko paradarik izan. Gaur goizeko 10:00tan, esaterako, 50 lagun aritu dira marmitakoa lehiatzeko prestatzen.

2011ko Araba Euskaraz jaiko lehen ekimena Odoloste Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

2011ko Araba Euskaraz jaiko lehen ekimena Odoloste Egunean

2011ko Araba Euskaraz jaia ekainaren 19an Laudion ospatuko dela eta, Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak, Mada Lado gurasoen ordezkari eta Laudioko jaietako pregoilari izango denak, eta udaletxeko hainbat agintarik jai honen lehen ekimena izango dena Laudion aurkeztu dute prentsaurrean (duela zenbait egun Gasteizen egin zuten agerraldia).

Aretako jaiak, zapatua

2010/07/24 08:00

Areta Laudio Areta

Uztailak 24, Zapatua

*10.00etan Marmitako-lehiaketa.

*11:00etan Umeentzako tailerrak.

*12:00etan Igel jokoa.

*12:30etan Poteo-joteoa.

*17:00etan Eskola-pilota txapelketa.

*18:00etan Arabar bolo txapelketa.

*19:00etan Umeen motor-txirrindula-trizikloen VII. topaketa.

*19:30etan Ardi txakur lehiaketa

*20:30etan Herri kirolak: Aizkolarien erakustaldi aparta (Floren Nazabal, Jaunjo Lz. Azpilikueta...)

*21:30etan Dantzaldia: Arizgoiti Nagusien Gizarte Etxean.

*23:00etan Kontzertua Itziarren semeak taldearen eskutik eta dantzaldia Triki t ake taldearen eskutik.

Skate erakustaldi eta klaseak

2010/07/29 17:00

Lamuza parkeko skate gunean Laudio

Skate klaseakAlain Goikoetxea, Ivan Rivado eta Jaime Ruizen eskutik. Musikaz girotutako ekitaldia.

Dohakoa eta librea. (Oharra: eguraldiak lagundu ezean ekitaldia Uztailaren 29an egingo litzateke). 

Laudiers 1.urteurrena eta Skate erakusketa

2010/07/29 10:00

Lamuza parkean Laudio

Laudiers 1.urteurrena eta Skate erakusketa

Aurreko txapelketen bideoak, musika, edaria. Laudioko skate parkean uztailak 29an 12etatik aurrera eta arratsaldeko 7etan Skate pro erakusketa eta tailerra.

Roberto Rojo "Gorri"k seigarren zortzimilakoa zapaldu du, astebetean bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Roberto Rojo "Gorri"k seigarren zortzimilakoa zapaldu du, astebetean bigarrena

Roberto Rojo "Gorri" mendizale laudioarrak Gasherbrum I-eko gailurra zapaldu zuen atzo. Tontorrak 8.068 metroko altuera dauka, eta aste batean Gorrik egiten duen bigarren zortzimilakoa da. Honenbestez, sei dira munduko hamalau mendirik altuenetatik Gorrik igarotako tontorrak. Hala, Nerbioi aldean zortzimilako gehien eskuratu dituen mendizalea bihurtu da.Duela hilabete hasi zuen abentura, Carlos Martinez mendizale aiararrarekin batera.

ArteOn Fundazioa sortu du Santa Luzia Abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

ArteOn Fundazioa sortu du Santa Luzia Abesbatzak

Santa Luzia Abesbatzatik jaio da Laudion ArteOn fundazioa. Helburua, herriko eta eskualdeko gazteei musika heziketa erraztea da. Haatik, Arte eta Musika eskola sortzeko proiektua martxan jartzea da ArteOnen asmoa. Felix Primo Santa Luzia Abesbatzako lehendakariaren hitzetan, etorkizuneko musika eskola 2012rako irekita egotea gustatuko litzaieke. Adierazi dutenez, ideia 2008an bururatu zitzaien, eta geroztik, Laudioko kultur, antzerki talde  eta elkarte desberdinengana jo dute.

Araba Euskaraz jaiaren aurkezpenarako PRENTSAURRE ERRALDOIA

2010/07/22 11:00

Udaletxeko Hitzaldi Aretoa Laudio

Araba Euskaraz jaia aurkezteko prentsaurre partehartzailea Laudioko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan

Skatea izango da protagonista Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Asier Mateo  Laudio

Skatea izango da protagonista Laudion

 

Laudiers skate taldearen urtebetetzeak, Laudioko udaletxeko gazteria sailaren ekitaldi batekin bat egingo du datorren ostegunean. Udalaren eskutik gerturatuko baitira aiaraldera munduko skater onenetako hiru; Alain Goikoetxea, Urtzi Unanue eta Alain Saavedra hain zuzen ere.

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Antolatzaileek deialdi berezia egin dute ahal bezain bat euskaltzale bertaratu daitezen Laudion Ekainaren 19an egingo den jaia aurkezteko. Zita, uztailaren 22an, eguerdiko 13etan izango da, Laudioko Udaletxeko balio anitzeko gelan, eta ez da ohiko agerraldia izango.

Gaztetxea aldarrikatuz 50 lagunek abiatu dute Aiarako Gazte Asanbladen Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Gaztetxea aldarrikatuz 50 lagunek abiatu dute Aiarako Gazte Asanbladen Martxa

"Ea, ea, ea, gaztetxea!" oihuen artean Amurriora bidean Gaztetxeen aldeko Aiarako I. Martxa. Harrera ekitaldiarekin eman zaio hasiera eta Laudio, Amurrio eta Urduñako Gazte Asanbladen ordezkariek adierazi dute "Herrian eta mendian gazteok ekinean" lemapean martxaren bitartez gaztetxeen aldeko indarrak bildu, antolatu eta gazteen eskubideak eskualde osoan aldarrikatu nahi dituztela. Zumalakarregi zeharkatu eta Luiaondorako bidea egiten ari dira uneotan gazteak. Elorritxugane mendia igo eta Amurrio izango dute gaurko helmuga.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»