Patxi Abad euskal preso politikoa espainiaratzea erabaki du Frantziak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Patxi Abad euskal preso politikoa espainiaratzea erabaki du Frantziak

Patxi Abad Laudioko euskal preso politikoaren gaineko euroagindua ebatzi berri du Frantziako Justiziak. Hartutako erabakiaren arabera, datozen egunetan espainaratuko dute laudioarra. Patxi Abaden familiak adierazi duenez, "orain Frantziak 10 eguneko epea du Patxi Espainiako Justiziaren aurrera eramateko".

Laudioko udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren karietara

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Laudioko udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren karietara

Emakumeen aurkako indarkeriaren egunaren karietara Laudioko udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu. Ekintzak Herriko Plazan kokaturiko erabilera anitzeko gelan egingo dira, markatutako egunetan, 11:00etatik 13:00ak arte. (udalak hobekien doakionean alda dezake ordutegi hau). Emakumeen aurkako indarkeriaren egoera hobetu ulertzea xede daukaten jardunaldiok udal langileei, hezkuntza zein osasun profesionalei edota emakume erakundeei zuzenduta badaude ere, berauetan herritarron parte hartzea bultzatu nahi du udalak.

Denboraldi berria hasi da Herriaren pilota-taldearentzat Arabako eskolarteko txapelketaren hasierarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Denboraldi berria hasi da Herriaren pilota-taldearentzat Arabako eskolarteko txapelketaren hasierarekin batera

Pasa den asteburuan Arabako eskolarteko pilota txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zen Amurrion, eta horrekin batera denboraldi berria hasi da Herriaren pelota taldearentzat. Arabako txapelketa honetako lehenengo faseetan Aiarako bikoteek beraien artean jokatzen dute, Aiarako frontoietan, eta azkeneko faseak eta finala, Arabako bikoterik onenen kontra, Gasteizko Ogueta frontoian izaten dira.

Bertxoko Sariketaren 2. kanporaketa jokatuko da Laudioko Basalarrinan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

Bertxoko Sariketaren 2. kanporaketa jokatuko da Laudioko Basalarrinan

Bihar bertan, Azaroaren 12an, Bertxoko Sariketa jokatuko da Laudioko Basalarrina elkartean. Bertan, 18 eta 25 urte bitarteko bost gaztek parte hartuko dute: Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iker Agirre (Aramaio), Aimar Karrika (Auritz) eta Izar Mendiguren (Laudio). Olatz Bayer izango da 22:30etan hasiko den kanporaketaren aurkezlea, afaria, aldiz, 20:30etan izango da.

"Zinea eta emakumea" zikloa abian

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

"Zinea eta emakumea" zikloa abian

Udaleko Berdintasun Arloak "Zinea eta Emakumea" zikloaren 4. edizioa antolatu du. Ziklo honen barruan, emakumearen inguruko hainbat ikuspuntu jorratzen dituzten hainbat film proiektatzen ari dira. Proiekzio guztiak Udal Lanbide Heziketa Eskolan  egiten ari dira  eta sarrera doakoa da.

Kantu Afaria kale danetan musika elkartearekin

2010/12/03 19:00

Basalarrina Laudio

Abenduak 3, arratsaldeko 20:00etan  
Basalarrinan

Laudioko Krossa

2010/11/28 08:00

Ellakuri(Laudio) Laudio

Marokoko poliziaren azken erasoen aurrean Sahararrei babesa helarazi die ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Marokoko poliziaren azken erasoen aurrean Sahararrei babesa helarazi die ezker abertzaleak

Marokoko poliziaren erasoz hil diren 13 lagun eta ehunka zaurituri dolu eta babesa  helarazi dio Ezker abertzaleak. Marokoko gobernuari tirano eta despota izatea leporatu diete, Sahararrakk beraien eskubideen aldeko borroka baketsu batean murgilduta dauden bitartean Marokoko gobernuak ez duelako gerra eta zapalkuntza baino eskaini. "14 urteko gazte bat erail zuen duela gutxi poliziak, eta atzo 13 pertsona hil eta ehunka zauritu". Gogoratu dute urriaren 9tik 20.000 saharauiar daudela borrokan Aaiun hirian. Ezker abertzalearen iritziz "denok gara sahararrak".

Futbola: Aiarako derbia, Laudio 3- Kaskagorri 2

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Futbola: Aiarako derbia, Laudio 3- Kaskagorri 2

Atzo San Martineko zelai berrituan, eguerdiko hamabietan, Laudio eta Kaskagorriko nesken arteko futbol partidua jokatu zen. Joko-zelaiaren egoera egokia izan zen partidu osoan, nahiz eta etengabe jotzen zuen euriak bi taldeen jokoa zaildu.

Goikogane MTaren eskola-kiroleko irteerak: Urizaharra-Ocio

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Goikogane MTaren eskola-kiroleko irteerak: Urizaharra-Ocio

Igande honetan Goikogane MTak aurtengo eskola-kiroleko 2. irteera egingo du, Urizaharra eta Ocio udalerrien artean. Autobusa Laudioko institutu ondotik irtengo da goizeko zortzi eta erdietan, eta bigarren geraldia Aretan egingo du.

21 urtez espetxeratutako Manu Gonzalez kartzelaz aldatu dute berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

21 urtez espetxeratutako Manu Gonzalez kartzelaz aldatu dute berriro ere

Errepresioaren Aurkako Laudioko Sareak jakitera eman duenez, Manu Gonzalez euskal preso politiko laudioarra berriro ere espetxez aldatu dute. Orainartean Malagako presondegian zuten Gonzalez eta aste honetan jakin izan dugunez, Sevillako espetxera lekualdatu dute, bere herritik 856 kilometrotara.

Errepresioaren Aurkako Sareak salatu duenez, Manu “Estatu Espainolak diseinatutako sakabanaketa politikaren biktima da, baina tinko eutsi dio 21 urtez Euskal Herri libre eta sozialista baten aldeko borrokari”.

Herritarren kexak eta iradokizunak jasotzeko auzo asanbladak berriro ere martxan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Herritarren kexak eta iradokizunak jasotzeko auzo asanbladak berriro ere martxan

Asteartean heldu zitzaion berriz ere auzoetan asanbladak egiteko Udalak sustatzen duen dinamikari. Jon Karla Menoio alkatea eta udal arkitektoa bertaratu ziren Aretako kultur etxean egin zen lehenengo asanbladara, eta herritarren kezkak eta galderak erantzun zituzten bertan.

Aretako herritarrek gai ugari mahaigaineratu zituzten; besteak beste zebra bideetako segurtasuna, udaltzainen beharra, HAPOaren inguruko kezkak, bai eta etxe larrosaren ingurukoak ere.

Argi kontsumoa jaitsiz argitasuna igotzeko probak egiten ari da Udala Pio XII kalean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Argi kontsumoa jaitsiz argitasuna igotzeko probak egiten ari da Udala Pio XII kalean

Laudioko Udala herriko argiztapena hobetu asmoz proba batzuk egiten ari da Pio XII kalean. Esperimentuak LED izeneko bonbilak erabiltzean datza, Juanjo Unzaga ingurumeneko zinegotziaren ustetan argi gehiago prezio gutxiagoren truke ematen baitute. "Kale erdiari bonbila berriak jarri dizkiogu, eta beste erdia zegoen horretan utzi dugu, alderaketa egiteko". Emaitza, ordea, ez da espero zutena izan: "argi kontsumoa %75 jaistea nahi genuen, baina bonbila berriekin lortutako argia zuriagoa da, eta ez dirudi intentsitate asko duenik".

Argazki galeria: Laudioko Mikologia Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

Argazki galeria: Laudioko Mikologia Astea

Urriaren 29a eta azaroaren 1a bitartean, Laudioko Perretxikozaleen Elkarteak mikologia astea antolatu zuen. Hemen dituzue astelehenean egin zen perretxiko erakusketa eta dastaketaren argazkiak.

Argazkilaria: Ane Ortega Diez

Data: 2010eko azaroaren 1a

Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN

Laudioko II Ziklokrossa

2010/12/11 09:30

Ellakuri(Laudio) Laudio

Abenduaren 11an Ellakuriko larretan Laudioko Ziklokrossaren bigarren edizioa ospatuko da.Lasterketa hau,Euskal Ziklokross txapelketaren 10.proba izango da,eta Ametzaga eta gero,denboraldi honetan Araban egiten den bigarrena.Euskal Herriko txirrindularirik hoberenak etorriko dira,horien artean Euskadiko eta Espainiako txapelduna,Javier Ruiz de Larrinaga,Egoitz Murgoitio,etab.Gainera,animatzekotan,pasaden urtean bezala Iñaki Isasi laudioarra ziklokrossean aritzen ikusteko aukera izango dugu.

Beste 62 gaztek egin dute bat "Oxigenoa euskarari" programarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez   Euskara  Laudio

Beste 62 gaztek egin dute bat "Oxigenoa euskarari" programarekin

"Ikasturte baterako programa zena ikasturte biko bilakatu dugu". Horiek dira Izaskun Miñano, Laudioko Udaleko Euskara Arloaren arduradunaren hitzak. Sar ezazu hanka egitasmoaren barruan, gazteen artean euskara bultzatzeko proiektua da Oxigenoa Euskarari. Iaz abiatu zuten, urte baterako ekitaldiekin. "Inork gutxik irudika zezakeen zer nolako harrera eta emaitza onak lortu zitzakeen iaz. Hain izan dira onak inpliaktutako alde guzitek egindako balorazioak ezen errepikatu ez ezik indartzea ere erabaki dela", dio Miñanok.

Harrera bikaina izan du gazteen artean euskara sustatzeko programak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Euskara

Euskara eta Gazteri Sailetik gaztetxoen artean euskararen zabalpena bultzatzeko aurkezturiko programak harrera ezin hobea izan duela aitortu du Laudioko Udalak ostiralean emaniko prentsaurrekoan. Hainbat ekimenez osaturiko jardunaldiek hain arrakasta handia izan dute ezen udalak jardunaldietara apuntatzeko beste talde batean izen emateko epea ireki behar izan duen eta programa zabaldu eta indartzeko erabakia hartu duen jardunaldi eskaintza urte betetik bi urtetara pasatuz.

Laudio gero eta anitzagoa da bertan bizi diren 650 lagun atzerritarrei esker

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Laudio

2001ean 91 bakarrik ziren. Orain, berriz, 650 baino gehiago dira Laudion bizi diren atzerritarrak.

Argeliako nazionalitatearekin bidaiatzera behartuta dauden sahararrena da etorkin komunitate handiena. Balizko Argeliako nazionalitatea duten 131 pertsona erroldatuta daude Laudion. Marokoarrak, berriz, 76 dira.

Hego Amerikatik etorritakoak ere ugariak dira: 46 laudiar dira Paraguain jaiotakoak eta beste hainbeste Perutik datozenak. Kolonbiarrak 44 dira, 40 brasildarrak eta 34 Ekuadorretik heldu direnak.

Zubi honetan perretxikoek mendietatik kaleetara egingo dute salto

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Zubi honetan perretxikoek mendietatik kaleetara egingo dute salto

Laudioko Perretxikozaleen Elkartea mikologia astean murgilduta dago. Horregatik, gaur hasi eta astelehena bitarte perretxikoak izango dira herriko patroi Laudion. Hitzaldiekin batera, perretxiko aleak biltzeko mendirako irteerak antolatu dituzte larunbat eta iganderako. Herriko tabernak ere mikologiaz jantzi eta zizekin osatutako pintxo eta kazolak eskainiko dituzte. Izan ere, Pintxo eta Kazola Mikologikoen Lehen Lehiaketan lehiatuko dira.

Herrikadak taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Herrikadak taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du

Aiaraldeko Herrikadak musika taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du datozen asteetan, taldeko kideek adierazi dutenaren arabera.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»