Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia

Basalarrina elkarteak eta laudioko zenbait eragilek, maiatzaren 22an euskararen aldeko jaiean parte hartzera deitu dute. Iaz abiatu zuten Laudion euskarak pausu bat haratago kanpaina, eta 653 banakako eta 45 kolektiboren atxikimendua jaso dute. Helburua, Laudioko udalak euskararen idatzizko zein ahozko ezagutza eta erabilera sustatzeko urtero gutxienez aurrekontu osoaren %2 bideratzea xede horretara pertsonal gastuak albo batera utzita, eta euskararen normalizzioa gauzatzeko konpromisoak areagotu eta elkarlanerako deia luzatzea da.

"Mugaldekoak" euskarazko filma Laudion

2010/04/24 15:30

Lanbide heziketako Udal Ikastetxeko zinema aretoan Laudio

17:30etan eta 20:00etan proiektatuko da film.

Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko Zineman. MUGALDEKOAK.

Zuzendariak: Fernando Bernués y Mireia Gabilondo. Endarlatsa, Artikutza, Etxalar, Goizueta... izango dira film berri honetan (gerora telesaila ere izango dena) ikusiko dituzun paisaiak.

Gerra ostean girotatako lan honetan, politika, historia eta maitasuna ukitzen dira.

"Oxigenoa Euskarari" Aizkorrira irteera

2010/04/25 06:00

laudio Laudio

"Oxigenoa Euskarari" euskara + mendia kanpainaren barruan.

2010-04-25, igandea.

Arantzazu (Oñati) - Urbia - Aizkorri - San Adrian - Otzaurte.

Ikuspegi geografikotik aztertuta Aitxuri (Aketegi-Aizkorri) punta da Euskadiko Autonomia Erkidegoko goreneko gailurra.

Eguraldiak baimena emanez gero, mendialde honen zeharkaldi osoa egingo da eta horrela, bide batez, San Adriango tunel eta harbide entzutetsuak ikusi.

"Mendiak eta Herriak" enpresako mendi-gidariek eta "Eragintza" elkarteko begiraleek "gobernatuko" dituzte ekimen honetarako izena emanda dauden 63 gazteak.

Informazio gehiago: hemen

SORGIN ZAPATUAK: "Mitologiako pertsonaiekin muralak eta marrazki erraldoiak" tailerra eta jolasak

2010/04/24 08:30

zizki-mizki jolas-parkea Laudio

Sorgin Zapatuak. 2010-04-24, larunbata. (10:30-13:00, Zizki Mizki parkean):

Tailerra: "Mitologiako pertsonaiekin muralak eta marrazki erraldoiak" /

Jolasak: Betiko jolasak: iturriak, zibak, txingoka eta abar / Ipuin-kontalaria: "Haize Hotza trikuharria"

LXI. Laudio Txirrindulari Sari Nagusia

2010/04/24 11:00

Zumalakarregi etorbidea Laudio

Sinadura bilketa egingo dute goizean zehar.

13:00etan irtengo da lasterketa, Zumalakarregitik.

Ibilbidea: Laudio, Areta, Orozko, Altube, Las Chozas, Urduña, Amurrio, Laudio, Garate, Okondo, Arespalditza, Laudio, Markuartu, Okondo, Laudio.

17:15 aldera bukatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

Aurtengo San Roke Jaietako Kartel Lehiaketa zabalik da, maiatzaren 21era arte

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Aurtengo San Roke Jaietako Kartel Lehiaketa zabalik da, maiatzaren 21era arte

Honezkero ireki da Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Laudioko San Rokeak iragartzeko XXXI.kartel lehiaketa antolatu du Laudioko Udalak. Haurren zein helduen lehiaketa izango da aurtengoa ere, eta edizio honetan parte hartu nahi dutenek, oinarriak eskuragai izango dituzte udaletxearen webgunean.  

Mugaldekoak. Filma

2010/04/24 15:30

Udal Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Euskaraz.

Filma.

Adin guztierarako gomendatua.

17:30ean lehen emanaldia

20:00etan bigarren emanaldia

Prezioa: 2 €

Ponyo Itsaslabarrean Filma

2010/05/01 15:30

Udal Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Euskaraz.

Marrazki Bizidunak.

Adin guztierarako gomendatua.

17:30ean lehen emanaldia

20:00etan bigarren emanaldia

Prezioa: € 1

XIV. San Prudentzio Idi Proba Txapelketa

2010/04/28 17:00

San Roke Udal Probalekua Laudio

Antolatzailea: Berrio Kirol Elkartea

Erroke Deuna Musika Elkartearen Kontzertua

2010/04/25 18:00

Lamuzako parrokia Laudio

XVIII. Barraskiloak Saltsan Txapelketa

2010/04/25 07:00

Herriko Plaza Laudio

9etatik aurrera hasiko dira barraskiloak sukaltzako lanak.

12:30ean dastatzeko aukera izango du hurbiltzen denak.

Antolatzailea: Rakatapla Elkartea

X. San Prudentzio Bolo Txapelketa

2010/04/24 14:30

Lamuza Parkeko Bolatokia Laudio

Gazte eta emakumeentzat.

Antolaztailea: Arabar Bolo Kirol Elkartea

Artzai Txakur Erakusketa

2010/04/24 09:30

Herriko Plaza Laudio

San Pudentziotako egitarauaren barnean.

Antolatzailea: Euskal Artzai Txakurra Elkartea

Bolo Jokoak

2010/04/23 14:30

Bolatokia Laudio

16:30ean hasiko da B BOLATOKIAn, Eskolarteko San Prudentzio Saria. 

18:30ean berriz, A BOLATOKIAn senior, emakume eta gazteen sariketa hasiko da. 

Antolatzailea: Ruperto Urkijo Bolatoki Kluba

Barraskilo eta perretxiko dastatzea

2010/04/22 17:30

Euskal Gastronomia Museoa Laudio

Perretxikozale Elkaretak antolaturik, San Prudentziotako egitarauaren barnean beste eskaintza bat!

Bularretik Mintzora ikastaroaren bigarren saioa Laudion

2010/04/22 15:00

herriko plazako hitzaldi aretoa Laudio

Gurasoei zuzendutako Bularretik Mintzora ikastaroaren bigarren saioa. Itziar Zubizarreta idazlearen eskutik. 17:00-19:00 Herriko plazako hitzaldi aretoan.

Informazio gehiago hemen.

Emakumeentzako kafe literarioa

2010/04/21 15:00

Euskal Gastronomi Museoan Laudio

Mintzaldia: “Emakumentzako kafe-literarioa”

17:00etatik 18;30ak arte Euskal Gastronomi Museoan. Antolatzailea: Laudioko Udala

Roberto Rojo -”gorri”- laudioar mendizalea zortzimilako berri bati ekiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Roberto Rojo -”gorri”- laudioar mendizalea zortzimilako berri bati ekiteko prest

Ez dira hilabete asko igaro Roberto Rojo mendizale laudioarrak Estitxu Salinasekin batera Cho Oyu  mendia igotzea lortu zuenetik eta dagoeneko espedizio berri bat prestatzen ari da.

Oraingoan Carlos Martinezekin batera  Gasherbrum II igotzeko abenturari helduko dio, nahiz eta mendi hau zortzimilakoetatik bajuena izan horrelako espedizio bat beti egoten da arriskuz betea. K4 bezala ere ezaguna den mendi hau Pakistaneko Karakorum mendizerran kokatua dago eta mendizale askok egiten dute mendi honi heltzeko hautua.

Laburmetraiak

2010/04/22 17:30

Basalarrina Laudio

Proiekzioa: “Laburbira film laburren zirkuitua” “Ahate pasa”, “Zorion hutsa”,

“Nora zoaz”, Clark & Boris”, “Odisea etxealdean”, “Esaiok” eta “Amona putz”

laburmetraiak izango dira ikusgai  19:30etan Basalarrina Elkartearen Aretoan.

Filatelia erakusketa

2010/04/17 14:30

Kultura Etxeko Udal Erakusketa gela Laudio

Apirilaren 17tik maiatzaren 2ra, Laudioko Filatelia elkarteak erakusgai jarriko ditu bere lanak.

 

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»