Musikoterapia ikastaroa

2010/05/15 08:30

Udal polikiroldegia Laudio

Laudioko Udalak, emakumeentzako musikoterapia ikastaro-tailerra antolatu du Maiatzaren 15etik ekainaren 10ra. Eskola orduak ostegunetan izango dira, 10:30tatik 12:30tara. Plaza kopuru mugatuak daudenez, izena emateko Berdintasun Arlora deitu behar da 94 403 48 50

Emakumeentzako Tarot ikastaroa

2010/05/12 16:00

Laudioko kultur etxea Laudio

Apirilaren 14tik maiatzaren 12a bitarte, Tarotari buruzko ikastaroa antolatu du Laudioko Udalak. Eskola orduak, asteazkenero izango dira, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara. Plaza mugatuak daude, beraz, izena emateko Laudioko Udaleko Berdintasun arlora edo 94 403 48 50 telefonora jo behar da.

Aretako Santa Ana eliza abuzturako konponduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno

Aretako Santa Ana eliza abuzturako konponduko dute

Konponketa honek 120.000 euroko kostua izango du eta Gasteizko gotzaina arduratuko da ordainketa burutzeaz

PPk Laudioko delinkuentzia datuak eskatu dizkio Rodolfo Aresi

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Alderdi Popularreko Carlos Urquijo parlamentari eta Laudioko zinegotziak Laudioko delinkuentziari buruzko datuak eskatu dizkio Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari. Legebiltzarrean egindako eskarian, 2005tik 2009ra Laudion jasotako erasoen berri ematea exijitu du. Baita kalteak eragindako ikerketa polizialen emaitzen inguruan informatzea ere. Izan ere, Urquijoren aburuz, zenbait kolektibok uste dute protestek kale segurtasuna baldintzatzen dutela.

Emakumeek ezingo dute San Roke Kofradiak urtero egiten duen bazkarian parte hartu.

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Igandean San Roke Kofradiako kideek urtero egiten den bazkarian emakumeek parte hartzeko aukera izan behar ote duten bozkatu zuten, baina proposamenak ez du aurrera egin.

Bozen %62 aldekoa izan zen eta, %38, berriz, kontrakoa. Arazoa da Kofradiaren estatutuen arabera %75ek baiezkoa eman behar duela arautegian aldaketa bat egiteko.

Gauzak horrela, emakumeek ezingo dute parte hartu Kofradiak urtero abuztuko azken igandean Lamuza elizako arkupean egiten duen bazkarian.

Gaztetxe egunaren aldeko jaia

2010/04/10 19:00

gaztetxea Laudio

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du.

Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak A-625 errepidea hondoratzearen konpontzea eta argipenak eskatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak A-625 errepidea hondoratzearen  konpontzea eta argipenak eskatu ditu

Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiari A-625 errepidean 369Km eta Latiorroko sargunearen artean errepideak hondoratuta aste asko daramatzala eta,  hondoratze horren zergatia eta errepidea konpontzeko epe zein aurrekontuei buruz argipenak eskatu dizkio Mikel Zarrabeitia Herri Lan eta Garraio Diputatuari.

Aiarako XXI. Birako 4. etapa

2010/05/08 14:00

Laudio

Laudioko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen Aiarako Biraren 1. etapa. Amurrio-Laudio

 

 

Laudioko Santa Luzia abesbatzaren kontzertua

2010/03/26 19:00

San Pedro Lamuza elizan Laudio

Laudioko Santa Lucia Abesbatzak kontzertua eskainiko du Laudioko Lamuza elizan Dolumin Barikuaren ekitaldien baitan.

Kontzertuak bi parte izango ditu; erlijiosoa lehena aste santuaren gertutasunagatik, eta  profanoa bigarrena. Bertan lehendabiziko aldiz estreinatuko dute "sorgin Dantza" obra, uztailean Oporton ospatuko den  Abesbatzen Nazioarteko Festibalera eramango dutena. Festibale honetan hainbat herrialdetako abesbatzekin lehiatuko dira Laudioarrak, Ingalaterra, Estonia, Portugal, Kenia, Singapurrekoekin besteak beste.

 

Laudioko udalak Espainiako bandera jartzea erabaki du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko Udalak, Espainiako bandera eskegiko du udaletxeko balkoian. Hala erabaki dute, ezker abertzaleak Espainiako Auzitegiak emandako agindua betetzea salatzeko sartutako mozioaren bozkaketan. PP eta PSOEk Espainiako bandera jartzearen aldeko bozka eman dute, ezker abertzaleko ordezkariek aurka eta PNVk abstentzioa. Ondorioz, Laudioko Udalak, aldeko 5 eta kontrako 4 bozkarekin Espainiako bandera eskegiko duela iragarri du.

 

 

Laudio jeitsiera postuetatik irtetzen da.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Amurrio  Laudio

Laudio jeitsiera postuetatik irtetzen da.

Retuerto 0 – 1 Laudio

Pozik bueltatu ziren Retuertora hurbildu ziren Laudioko zaleak. Taldeak autobusa eta sarrera eskeini zien bazkideei, taldeari Barakaldon jolastu behar zuten partiduan animoak emateko. Erantzuna ederra izan zen eta taldeak ez zuen hutsik egin oraingoan. Puntuak baino gehiago zegoen jokoan. Biek mailari eusteko borrokan sartuta daude eta jardunaldiak aurrera, denboraldia bukatzen doa.

Hainbat laudioarrek Aberri egunean balkoietan ikurrina jartzeko eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Hainbat laudioarrek Aberri egunean balkoietan ikurrina jartzeko eskatu dute

Aberri eguna herrikoi eta anitza izatea. Hori da Laudioko “euskaldun” eta “independentista” gisa  aurkeztu diren hamarnaka herritarrek kultur etxean egindako prentsaurrekoaren bitartez eskatu dutena. 

 

Aiarako gazteek "Jardunaldi independentistak" burutu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiarako gazteek "Jardunaldi independentistak" burutu dituzte

Aiarako gazte independentistek "Jardunaldi independentistak" burutu zituzten pasaden larunbatean Laudion. Txutxi Ariznabarretak, duela gutxi sortutako Independentistak plataformaren inguruko hitzaldia eman zuen gaztetxean. Era honetan, independentismoak Euskal Herrian eman dituen urratsak izan zituzten hizpide bertaratu ziren 20 lagunek. Era honetan, apirilaren 4ean Hendaian ospatuko duten Aberri egunera deitzaile izateko gonbidapena luzatu zien aiararrei. Azaldu zuenez, "Aurtengo aberri eguna independentista sentitzen garen guztiek deitzea nahi dugu, hau da, herritarrak".

Dolumin Barikuko Azoka abererik gabe ospatuko da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Laudio

Dolumin Barikuko Azoka abererik gabe ospatuko da aurten

Arabako abeltzainen ordezkaritzak uko egin dio Dolumin Barikuko Azokan parte hartzeari. Foru Aldundiaren Otsoa kudeatzeko plana salatu nahi dute horrela. Laudioko Udalak, hala ere, azoka Martxoaren 26an ospatu ospatuko dela baieztatu du. Bere osagai nagusia faltan izango duela onartu arren, nekazal produktu erakusketa, herri kirolak eta ekitaldi osagarriren bat ere egongo dela iragarri dute. 

Aberedunak elkartearen jarrera

Laudioko Udalak Espainiako bandera jarri beharko du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Laudioko Udalak Espainiako bandera jarri beharko du

Laudioko Udalak bi hilabete izango ditu Espainiako bandera udaletxeko balkoian ezartzeko, Espainiako Auzitegi Gorenak bidalitako errekerimenduaren ondoren.

Sententziak dio Laudioko Udalak Espainiako bandera jarri beharko duela “nazio sinbolo gisa; subiranotasunaren, independentziaren, batasunaren eta aberriaren  osotasunaren ikurra delako”.

Joko handirik gabeko garaipenak gure taldeentzat.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Amurrio  Laudio

Joko handirik gabeko garaipenak gure taldeentzat.

Zortzi partida behar izan ditu Laudiok garaipen bat lortzeko. Azkenengo emaitzek jeitsiera postuetan murgildu dute eta larri ibiliko dira Ramon Casteloren mutilak mailari eusteko. Igandeko garaipenak esperantzarako ametsak piztu ditu eta falta diren partidetan jarraipena eman beharko dio Laudioko taldeak.

 

Langile bat hil da lan istripuz Laudioko Tubacex-en

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Langile bat hil da lan istripuz Laudioko Tubacex-en

Behargin bat hil da gaur eguerdian Laudion (Araba), Tubacex enpresan izandako ezbeharrean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, pieza bat gainera erori zaio langileari, eta lekuan bertan hil da. 24 urte zituen hildako langileak eta Ugaokoa zen. Osalanek ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko.

CCOOk jakinarazi du langileak geratuta daudela Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Gaur eta bihar ez dute lanik egingo, heriotza salatzeko.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»