Aldaiko Irristaketa Ibilaldia
2010/05/29 09:00
Aldaikorreka plaza LaudioLaudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak antolatuko duen lehenengo patin-martxa izango da. Goizeko 11etan abiatuko da Aldaikoerreka plazatik, bertan pare bat ordu beranduxeago amaitzeko, gutxi-gorabehera. Bukaeran hainbat erakustaldi egongo da: patinaje-freestyle, konoak... bai eta zenbait oparien zozketa ere
Joaquín Bárbara y Balza margolariari omenaldia
2010/05/01 10:00
Udal Erakusketa Gelan (Kultura Etxean). LaudioErakusketa maiatzaren 8rarte luzatzen da.
Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandetan 12:00etatik
14:00etara
Antolatzailea: Laudio Filatelia Elkartea
Zaldi Probak
2010/04/17 16:30
Udal probalekua LaudioZALDI PROBAK izango dira Laudioko Udal Probalekuan, Zaldi-probak Elkaretak antolaturik
Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko enkartelada
2010/04/30 18:00
Lamuza plaza LaudioHilabeteko azken ostiralean "Etxerat" presoen senide eta lagunen elkarteak deituta.
Gazteentzako pintxoen ikastaroa, Laudion
2010/05/07 16:00
Euskal Gastronomi Museoa LaudioSukaldaritza: “Gazteentzako pintxoen ikastaroa”
Ostiralak 7, 18:00etatik 20:00etara, larunbatak 8, 11:00etatik 13:00etara Euskal
Gastronomi Museoan.
Argibide eta izen-emateak: 944034854 telefonoan.
Antolatzailea: Laudioko Udala
“Emakumentzako kafe-literarioa”
2010/05/05 16:30
Euskal Gastronomi Museoa LaudioMintzaldia: “Emakumentzako kafe-literarioa”
17:00etatik 18;30ak arte Euskal Gastronomi Museoan.
5 Antolatzailea: Laudioko Udala
Gardeako jaiak Laudion
2010/05/01 07:00
Gardea auzoan Laudio9:00etan Kalejira Lankaietako Lagunak Txistu Taldearekin.
10:30etan Hiru gurutzetatik Santi Gurutzeraino igoera trikitixekin.
10:30etan “Herriaren pilota elkartea”-ren eskolaren pilota partidak.
11:00etan Santi Gurutxeko baselizan meza.
Ondoren: Lehen suziria eta jaien hasiera.
12:00etan Umeentzako tailerrak eta jolasak.
16:30etan Buruhandiak Galtzagorri Taldearekin.
18:00etan Helduen pilota partidak.
18:00etan Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia.
19:00etan Umeei txokolate banatuko zaie..
21:00etan Dantzaldia “Socrates” 1 taldearekin.
Gardeako jaiak Laudion
2010/05/02 08:30
Gardea auzoan Laudio10:00etan Umeentzako puzgarriak.
12:00etan Meza Nagusia, Santa Luzia Abesbatzak Abestua.
Jarraian: Santa Luzia Abesbatzaren emanaldia.
Jarraian: Intzarkundia dantza taldearen euskal 2 dantzen emanaldia
Gardeako jaiak Laudion
2010/05/03 10:00
Gardea auzoan Laudio12:00etan Meza Nagusia, Andere Abesbatzak Abestua.
Jarraian: Andere Abesbatzaren emanaldia.
Jarraian: Lunch.
3 20:00etan Kalejira Erroke Deunaren Musika Bandarekin.
Diskapazitatea duten pertsonentzako sukaldaritza tailerra
2010/05/03 16:30
Euskal Gastronomi Museoa LaudioSukaldaritza: “Diskapazitatea duten pertsonentzako sukaldaritza tailerra”
17:00etatik 18;30ak arte Euskal Gastronomi Museoan.
3 Antolatzailea: APDEMA elkartea
Tor magoa Laudion
2010/04/27 16:30
Basalarrina Euskal Topagunea LaudioUmeentzako aktuazioa: “Tor Magoa”.
18:30etan Herriko Plazan.
Antolatzailea: Basalarrina 27 Elkartea.
Danborrada Txikia
2010/04/27 15:15
Herriko Plaza LaudioLaudio Ikastolak antolaturik, Danborrada Txikiaren Elkarretaratzea izango da ordu honetan.
17:30ean abiatuko dira La Milagrosa, Lamuza, Lateorro eta Ikastolako ikasleak herrian zehar burutuko den Kalejiran parte hartuz.
Kalejiar amaitzean: txokolatada, TOR Magoarekin haurrentzako ikuskizuna, eta KIRIKIÑO AISIALDI ELKARTEAk antolaturik, jolasak eta tailerrak izango dira plazan.
19:00etan EKIN JOLEAK txistulariekin kalejira egongo da.
20:00etan RAKATAPLAk antolaturiko helduen danborrada hasiko da Kultur Etxetik.
22:00etan ERRETRETA San Prudentzioren omenez. Herriko Plazan.
Latiorroko auzokideen aldarrikapenak onartu dituzte udalbatzan, Ezker Abertzalea eta PSEren aldeko bozkekin
2010-04-26 16:28 LaudioLaudioko Latiorro auzoko kide ugari hurbildu da gaur Laudioko Udalbatza aretora beraiek aurkeztutako mozioa eztabaidagai zelako. Mozioa Ezker Abertzalea taldeko Gaizka Amorrortu zinegotziak aurkeztu du herritarren izenean, baina auzokideak beraiek izan dira udalbatzan bozkatu behar zen testua eta edukinak defendatu dituztenak.
Bihar jarriko da martxan "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoa
2010-04-22 17:20 EuskaraTopaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Hego Euskal Herriko 16 herritan abiatuko da laster irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina.
Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia
2010-04-21 09:43 EuskaraBasalarrina elkarteak eta laudioko zenbait eragilek, maiatzaren 22an euskararen aldeko jaiean parte hartzera deitu dute. Iaz abiatu zuten Laudion euskarak pausu bat haratago kanpaina, eta 653 banakako eta 45 kolektiboren atxikimendua jaso dute. Helburua, Laudioko udalak euskararen idatzizko zein ahozko ezagutza eta erabilera sustatzeko urtero gutxienez aurrekontu osoaren %2 bideratzea xede horretara pertsonal gastuak albo batera utzita, eta euskararen normalizzioa gauzatzeko konpromisoak areagotu eta elkarlanerako deia luzatzea da.
"Mugaldekoak" euskarazko filma Laudion
2010/04/24 15:30
Lanbide heziketako Udal Ikastetxeko zinema aretoan Laudio17:30etan eta 20:00etan proiektatuko da film.
Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko Zineman. MUGALDEKOAK.
Zuzendariak: Fernando Bernués y Mireia Gabilondo. Endarlatsa, Artikutza, Etxalar, Goizueta... izango dira film berri honetan (gerora telesaila ere izango dena) ikusiko dituzun paisaiak.
Gerra ostean girotatako lan honetan, politika, historia eta maitasuna ukitzen dira.
"Oxigenoa Euskarari" Aizkorrira irteera
2010/04/25 06:00
laudio Laudio"Oxigenoa Euskarari" euskara + mendia kanpainaren barruan.
2010-04-25, igandea.
Arantzazu (Oñati) - Urbia - Aizkorri - San Adrian - Otzaurte.
Ikuspegi geografikotik aztertuta Aitxuri (Aketegi-Aizkorri) punta da Euskadiko Autonomia Erkidegoko goreneko gailurra.
Eguraldiak baimena emanez gero, mendialde honen zeharkaldi osoa egingo da eta horrela, bide batez, San Adriango tunel eta harbide entzutetsuak ikusi.
"Mendiak eta Herriak" enpresako mendi-gidariek eta "Eragintza" elkarteko begiraleek "gobernatuko" dituzte ekimen honetarako izena emanda dauden 63 gazteak.
Informazio gehiago: hemen
SORGIN ZAPATUAK: "Mitologiako pertsonaiekin muralak eta marrazki erraldoiak" tailerra eta jolasak
2010/04/24 08:30
zizki-mizki jolas-parkea LaudioSorgin Zapatuak. 2010-04-24, larunbata. (10:30-13:00, Zizki Mizki parkean):
Tailerra: "Mitologiako pertsonaiekin muralak eta marrazki erraldoiak" /
Jolasak: Betiko jolasak: iturriak, zibak, txingoka eta abar / Ipuin-kontalaria: "Haize Hotza trikuharria"
LXI. Laudio Txirrindulari Sari Nagusia
2010/04/24 11:00
Zumalakarregi etorbidea LaudioSinadura bilketa egingo dute goizean zehar.
13:00etan irtengo da lasterketa, Zumalakarregitik.
Ibilbidea: Laudio, Areta, Orozko, Altube, Las Chozas, Urduña, Amurrio, Laudio, Garate, Okondo, Arespalditza, Laudio, Markuartu, Okondo, Laudio.
17:15 aldera bukatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.
Aurtengo San Roke Jaietako Kartel Lehiaketa zabalik da, maiatzaren 21era arte
2010-04-20 10:47Honezkero ireki da Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Laudioko San Rokeak iragartzeko XXXI.kartel lehiaketa antolatu du Laudioko Udalak. Haurren zein helduen lehiaketa izango da aurtengoa ere, eta edizio honetan parte hartu nahi dutenek, oinarriak eskuragai izango dituzte udaletxearen webgunean.
Artikulu interesgarria hauxe. Langileon heriotzetaz mintzo garenean istripu eguneko zehaztasunak eta ondorengo eguneko sindikatuen erantzunera (normalean kontzentrazio batera mugatuak) jartzen...
»» [SINDIKATUEN IRITZIAK] Tubacex enpresako istripuaren ...