aiaraldea.eus

Etxean egindako lehergailu batek kalte material arinak eragin ditu Olabarrieta auzoko errepikagailu batean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Okondo
Etxean egindako lehergailu batek kalte material arinak eragin ditu Olabarrieta auzoko errepikagailu batean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, leherketa gaueko 23:15ean gertatu da, Okondoko Olabarrieta auzoan dagoen telefono eta LTD antena batean. Abiatutako ikerketaren arabera etxean egindako lehergailua izan da eztanda egin duena, petardo baten eta gas-botila baten arrastoak topatu baititu Ertzaintzak bertan. Eztandak kalte material arinak eragin ditu errepikagailuan, bai eta suhiltzaileen esku-hartzea behar izan duen sutea ere ondoko basoan.

Ertzaintzaren lehen hipotesia sabotaiarena da, eta jakinarazi duenez gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa