Bi urteko kartzela zigor eskaera Okondoko alkate ohiarentzat, lur ez urbanizagarrian eraikitzen uzteagatik

Erredakzioa 2018ko mai. 27a, 13:15
Okondoko udaletxea, artxibo irudi batean.

Udal arkitektoa ere auziperatu dute. Bihar hasiko da epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian.

Arabako Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du Andres Alcalde Okondoko alkate ohiarentzat. Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, 2008-2009. urteetan jazotako gertaera batzuengatik epaituko dute. Urbanizagarria ez den zoruan tresnak gordetzeko etxolak eraikitzeko baimenak ematea egotzi diote Alcalderi. Fiskaltzaren ustez, lurzoruaren salerosketa egin zenean jakina zen etxolak etxebizitza funtzioa betetzeko erabiliko zirela.

Kartzela zigorraz gain, 3.600 euroko isuna eta hamar urteko gaitasungabetzea eskatu dizkiote egun 90 urte dituen alkate ohiari. Horrez gain, fiskalatzak eskatu du udalak emandako lizentziak bertan behera uztea eta, ondorioz, etxolak botatzea.

Bihar hasiko da epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian. Udal-arkitektoa ere epaituko dute bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide