Errekaren ustezko kutsaduragatik lau gazte ospitaleratu dituzte bakterio infekzio batekin

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 22a, 13:42
Errekan oharra jarri du Udalak, Osasun Sailak agindu gisa. / Aiaraldea

Itzalde errekako kutsadura ikertu bitartean, ez bainatzeko gomendioa luzatu du Okondoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Arabako Osasun Sailaren irizpideei jarraiki.  

Okondoko Udalak Arabako Osasun Sailak ezarritako pautak jarri ditu martxan. Errekako uraren kalitatea txarra dela eta, ikerketa abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak duela zenbait aste. Aiaraldea hedabideak baieztatu duenez, lau lagun ingresatu dituzte bakterio batek sortutako infekzioarekin, errekan freskatu ondoren. Gertuko senideen hitzetan bizi arriskutik kanpo daude, baina medikuen iritziz "bakteria larria izan liteke", bihotza ere kalte lezake. 

Okondoko Udalak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren aginduak jarraituko ditu: "Ez da udalaren eskumena, Eusko Jaurlaritzaren erabakia da, erreka ez baita udalarena". Horregatik ipini zuten atzo herritarrei zuzendutako oharra eremuan bertan.

Kaltetutako gertuko senideek zabaldu dute mezua: "Nire neba txikiak infekzioa hartu du bakteria bategatik. Lagun kuadrilla horren erdia dago ingresatuta". Informazio gehiago izan ahala eguneratuko da albistea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide