Okondon izango da Euskadiko Agitlity txapelketa aurten

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 13a, 07:00
Urduñan izan zen aurreko Agility txapelketa. / Aiaraldea.eus

Azken bi urteetan Urduñan izan da txapelketa, baina aurten Okondoko futbol zelaian egingo dute.

400 lagun baino gehiago elkartzea espero dute abuztuaren 16tik 21ra Okondon. Hain zuzen, Euskadiko Agility txapelketa jokatuko da bertan. Euskadiko Agility Klubak antolatuta, goiz eta arratsaldez makina bat jarduera egongo dira. Txapelketa goizez jokatuko da, 8:30etik aurrera. Arratsaldean, ordea, bestelako ekintzak egongo dira.

Abuztuaren 16an, esate baterako, txakur erakustaldia egingo dute 19:00etan. Larunbatean, ordea, Espainiako Agility selekzioko kideak bertaratuko dira, 18:00etan. Izan ere, munduko txapelketarako entrenamendu saio irekiak gauzatuko dituzte Aiaraldean. Igandean, aldiz, "Final Galican" ekimena egongo da 18:30etik aurrera. Astelehenean, berriz, dantzak hartuko du lekukoa, zumba saioa eskainiko baitute. Abuztuaren 20an eta 21ean -lehiaketaren azken bi egunetan- arratsaldez ez da egongo aparteko egitaraurik.

Pedro Martinez Martin erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide