Okondo euskaraz

2013/06/15 08:30

Okondo

10:30, Discovering Okondo, herria hobeto ezagutzeko Familientzako Irteera Didaktiko Gidatua euskaraz, Felix Mugurutzarekin. Irteera Kultur Etxetik eta itzulera 12:00etan toki berera.
12:00,  Hamaiketakoa Kultur Etxean.
13:00, Euskal Dantzen Erakustaldia Okondo Dantza Taldearekin.
17:00, Filmen proiekzioa (umeentzat bata, gazte-helduentzat bestea), Kultur Etxean.
18:30, Ume eta Familientzako Txalaparta Tailerra, instrumentua hobeto ezagutu eta txalaparta txikiak egiteko aukera.
20:45, IZALDE Abesbatza“Euskal Abestiak”, meza ondoren, parrokian.

Okondo euskaraz

2013/06/14 16:00

Okondo

18:00-19:30, Porrusalda, ume eta familientzako berbena euskal abestiekin eta koreografiak ikasteko, frontoian

22:00  KANTU-AFARIA, frontoian. 200 plaza. Prezioa: 6 euro. Erosi tiketak ekainaren 13ra arte, Okondoko tabernatan, dendan eta okindegian

23:30etan, Jan Ta Kanta musika-dinamizazioa denon artean euskal kantuak abesteko, kantutegiak banatuko dira.

Jaiak antolatzeko bilera

2013/06/10 17:30

Okondoko Kultur etxea Okondo

Astelehenean ekainak 10, jaiak antolatzeko bilerara deitu du Okondoko Udaleko Kultur Arloak. kultur etxean arratsaldeko 19:30etan egingo da. Udalaren aburuz, oso garratzitsua da elkarte guztiek parte hartzea. Bilera herritar guztientzako irekia da eta jorratuko diren gaiak, besteak beste, Okondo euskaraz,Txakolin jaia eta San Roman eta San bartolome Jaiak dira.

Jai Batzordea

2013/05/29 17:30

Okondoko Kultur Etxea Okondo

Okondon Euskaraz eta Txakolin Festa ospakizunak prestatzeko bilera.

Jai Batzordea

2013/06/03 17:30

La Ventilla. San Roman Okondo

San Roman jaietako egitaraua prestatzeko bilera. Hitzordua, Okondogoienako La Ventillan izango da. 

Topaketak: Ganekogortan eolikorik ez

2013/05/28 17:00

Kultur etxea Okondo

Okondon 2013an euskara sustatzeko programak

2013/05/13 18:00

Okondoko kultur etxea Okondo

Okondon, 2013 urtean, euskara sustatzeko programak abian jartzeko eta mintzamen programa bat abian jartzeko aukera ere aztertuko dira batzarrean.

 

Manuela eleberriaren aurkezpena. Inma Roiz Ulibarri

2013/05/10 17:30

Okondoko kultur etxea Okondo

Inma Roiz Ulibarri okondoarrak bere lehen eleberriaren aurkezpena egingo du ostiralean Okondoko Kultur etxean arratsaldeko 19:30tan. Bertan Manuela eleberria ere dedikatzen egongo da. XVIII mendean Aiara eta Gordexolatik Mexikora joandakoen istorioaz gozatzeko eleberria. 

"Gure harana ezagutzen duen edozein txundituko duen liburua izango da Manuela"

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Historia

"Gure harana ezagutzen duen edozein txundituko duen liburua izango da Manuela"

INMA ROIZ ULIBARRI (Okondo, 1971) Okondoarra, kazetari, antropologoa, baratzezaina da. Eta, orain, idazlea. Hiru urte luze eman ditu ikerketa eta dokumentatze lanarekin batera “Manuela” eleberria idazten. Apirilean aurkeztu du bere lehendabiziko nobela eta Aiara eta Enkarterrietatik XVIII mendean gure bailaratik Mexikora joan ziren horien historian barneratuko gaitu. Mexikoko matxinada egin zuten euskaldunen familietan murgilduko gara Ttartalorekin kaleratu berri duen liburuan. “Manuela”.

San Prudentzio eguna

2013/04/28 10:00

San Prudentzio baseliza Okondo

Udaletxea, jubilatuen etxea eta igerilekuetako taberna konponduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Udaletxea, jubilatuen etxea eta igerilekuetako taberna konponduko dituzte

Okondoko udalak aurrekontuak onartu ditu. Sergio Tato alkateak udalaren egoera ekonomikoaren balantze positiboa egin du: "Iazko likidazioarekin ekintza inbertsioak egingo ditugu. Ia 200.000 eurorekin bukatu dugu urtea, eta horrekin egingo dugu lan aurten". Besteak beste, udaletxeko erreforma eta jubilatuen etxeko lehioak konponduko dituzte.  Eta, kultur etxerako aulkiak, mahaiak... erosi.

Udaletxeko erreforma

Sugeak ikusteko irteera

2013/04/20 08:30

La Ventilla taberna Okondo

Aranzadik txangoa antolatuko du Okondon sugeak eta beste narrasti mota batzuk ikusteko Okondogoiena elkartearen laguntzen du.

Sugeak eta sugegorriak Euskadin: haien ospe txarraren biktimak

2013/04/05 17:00

La Ventilla taberna Okondo

Aranzadik hitzaldia eskainiko du jendeak sugeei dion beldurrari kendu dezan. Hurrengo egunean mendi irteera egingo dute sugeak eta narrastiak ikusteko.

Sugeei buruzko hitzaldia eta mendiko irteera apirilaren 5an eta 6an Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Okondo

Sugeei buruzko hitzaldia eta mendiko irteera apirilaren 5an eta 6an Okondon

Maider Iglesias Aranzadiko kideak idatzitako albistea:

Zuhaitz Eguna antolatu du Udalak larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Okondo

Zuhaitz Eguna antolatu du Udalak larunbaterako

Aurten ere Zuhaitz Eguna prestatu du Okondoko Udalak, larunbaterako. Aurreko urteetan bezala, aurten ere zuhaitz landaketaren ekimena gauzatuko dute. Ekimena futbol zelaiaren inguruetan egingo dela jakinarazi dute, bolatokitik gertu.

Hiru dira landatuko diren zuhaitz motak, hirurak jatorriz hemengoak: haritzak, astigarrak eta pagoak. Landaketa egiteaz gain, bertaratutakoek ingurumenari buruz hausnartu ahal izango dute, ingurumen teknikariaren eskutik. Horretarako hainbat ariketa didaktiko egingo dira, hondakinen biketari eta landare exotikoei buruzkoak.

Mapa toponimiko berria

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara  Amurrio  Artziniega  Laudio  Okondo

Mapa toponimiko berria

Aiara eskualdearen mapa toponimikoa inprimatzeko gutxiago falta da. Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondoko toponimiaz gain argazki eta informazio historiko esanguratsua ere izango du.

Jendearen parte hartzea garrantzitsua delarik, bihar martxoak 22, arratsaldeko 18:30etatik 20:00tara mapa erakusgai izango da Aiarako udaletxean, Arespalditzan, iruzkinak jasotzeko asmoz.

Eskualdean ekoiztutako produktuak erosteko aukera asteburuko azokatan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Eskualdean ekoiztutako produktuak erosteko aukera asteburuko azokatan

Laudioko Dolumin Barikuak eta Okondoko Baserri Azokak Aiara inguruan ekoiztutako produktuak eskuratzeko aukera luzatuko dute asteburuan.

Laudioko azokaren 123. edizioa ospatuko da aurten. Lanbide Heziketa Udal Ikastetxe aurreko aparkalekuak abereen gunea bilduko du eta Aldai plazan berriz jaki, edari eta tresneri ezberdinen saltokiak kokatuko dira.

Okondoko XVI. Baserri Azoka ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Okondoko XVI. Baserri Azoka ospatuko dute igandean

Okondoko XVI. Baserri Azoka antolatu dute udalak, kultur elkarteek eta herriko ostalariek igande honetan, hilak 24 ospatuko delarik.

Urtero bezala baserriko produktu hainbat ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaraturikoek, baita Eusko Label okelaz eginiko hanburgesak dastatzekoa ere. Edo, taloa eta txakolina bezalako bertoko beste zenbait produktu ere.

Egunean zehar trikitilarien doinuak alaitu eta girotuko du Okondo, egun horretan bertan ospatzekoa baita Airako trikitilarien bigarren topaketa.

Ganekogorta Mendi Klubak 1. urteurrena ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Okondo

Ganekogorta Mendi Klubak 1. urteurrena ospatuko du

Data esanguratsua ospatzeko, bada, bazkaria antolatu dute elkartearen lokalean, martxoaren 24an. Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Egun horretan bertan Otaola I. Argazki Rallyaren sariak ere banatuko dituzte.

Halaber, bazkaldu eta gero, Okondoko Baserriaren Azokaren gunera joango dira, han txosna jartzeko asmoa dute-eta.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»