Okondoko Udalaren aurrean oinezkoak ez harrapatzeko semaforoak jarriko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Okondoko Udalaren aurrean oinezkoak ez harrapatzeko semaforoak jarriko dituzte

Laudio eta Okondo lotzen dituen errepidean ibilgailuek hartzen duten gehiegizko abiadura dela eta, oinezkoak harrapatzea saihesteko erabaki berria hartu du Okondoko Udalak: semaforoa jartzea. Orain arte, gidariei gehienera 30 kilometro orduko muga jartzen dion adierazle elektronikoa dago. Sergio Tato Okondoko alkateak hedabideei jakinarazi dienez, erabiltzaileek baimendutakoaren abiadura bikoiztu egiten dute. Hargatik, dio, zebrabidea zeharkatzen duten oinezkoen bizitzak arriskuan daude.

Ertzain baten etxolari eraso egin diote

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ertzain baten etxolari eraso egin diote

Euskadi Irratiak goizean zabaldu duenez, bart gauean Okondoko ertzain baten etxolari su eman diote. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kanpin-gas bonbona batekin piztu dute sua. Erasoak bordaren atea kaltetu du. Herrizaingo Sailak gaineratu du oraindik ezin duela zehaztu erasoa kale eraso bat den edo bandalokeria bat den. Izan ere, Okondon behin baino gehiagotan gertatu dira arrazoi pertsonalek eragindako kale eraso tankerako bandalokeriak.

Aiarako Kuadrillak euskarazko hitzaldi-tertulia antolatu du ostegun honetarako Athleticeko bi jokalarirekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Okondo

Aiarako Kuadrillak euskarazko hitzaldi-tertulia antolatu du ostegun honetarako Athleticeko bi jokalarirekin

Aiarako Kuadrillak euskarazko hitzaldi-tertulia antolatu du Okondoko Señorio de Astobiza txakolindegian biharko, osteguna, 19:00etan. Athleticeko jokalari Jon Aurtenetxek eta Ander Iturraspek hartuko dute parte.

“Euskararen bidean” izenburupean Aritz Gallastegi kirol-kazetari ezagunak gidatuko duen hitzaldi-tertulian, bi gonbidatuek euskararekin duten harremanaren hainbat ikuspegiri buruz hitz egingo dute

"Euskararen bidean" hitzaldi-tertulia Ahleticeko bi jokalarirekin

2010/12/16 18:00

Señorio de Astobiza txakolindegia Okondo

Aiarako Koadrilak euskarazko hitzaldi-tertulia antolatu du Okondoko Señorio de Astobiza txakolindegian abenduan 16an, osteguna, 19:00etan. Athleticeko jokalari Jon Aurtenetxek eta Ander Iturraspek hartuko dute parte.

“Euskararen bidean” izenburupean Aritz Gallastegi kirol-kazetari ezagunak gidatuko duen hitzaldi-tertulian, bi gonbidatuok euskararekin duten harremanaren hainbat ikuspegiri buruz hitz egingo dute.

Euskararen Nazioarteko Eguna · Okondon

2010/12/03 10:00

Haur eskola ondoan Okondo

11:00 Haurreskola ondoan euskararen zuhaitzaren landaketa 

jarraian, marrazki tailerra eta meredola!!

"Sare sozialen, posta elektronikoaren eta bilatzaileen inguruko on-line kurtsoa"

2010/11/30 16:00

KZ-Gunea Okondo

Aiaraldeko II. Teknologia Astea

"Internet modu seguruan erabiltzeko aholkuak"

2010/11/26 09:00

Ikastola aurreko parkean Okondo

Aiaraldeko II.Teknoligia Astea

Teknologia berriak erabiltzen jakiteko. Euskalteleko autobusan. 

10:00-14:00

Mendi irteera gidatua Okondon: Itxinako Karstikoa, Gorbeia

2010/10/24 16:00

Okondoko haurreskolatik Okondo

NORENTZAT: 13 urtetik gorakoentzat (1997an edo lehenago jaiotakoak)

IBILBIDEA: Urigoiti-Atxular begia-Itxina-Arraba-Zaztegi-Ipergorta-Austigarmin-Zintxita-Urigoiti

ORDUTEGIA: 8:00-16:00 (8:00etan autobusa hartu Okondoko haurreskolaren parean eta toki berera itzuli 16:00etan)

PREZIOA: 3 euro partaide bakoitzeko.

EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Abenduaren 3ra arte, Udaletxean.

PLAZAK: Gehienez 50 plaza. Irteera egin ahal izateko, gutxienez, 15 partaide beharko dira.

Haur eta gurasoentzako mendi irteera gidatua Okondon: Ugalde auzoa – Kiputxetamendi – Gallarraga – Santa Luzia – San Roman

2010/11/21 07:30

Okondoko haurreskolatik Okondo

NORENTZAT: 7-12 urteko umeak (1998-2003 artean jaiotakoak) + joan nahi duten gurasoak. Gutxienez 10 ume behar dira irteera egin ahal izateko

IBILBIDEA: Ugalde auzoko goiko baserriak (ur deposito ondoan) – Kiputxetamendi – Gallarraga (aukera) – Santa Luzia – San Roman

ORDUTEGIA: 8:30-14:00 (8:30etan Okondoko haurreskolaren ondoan elkartu eta autoetan Ugalde auzora joan; 14:00etan San Romanetik autoetan haurreskolara itzuli). Partaideen autoak erabiliko dira garraio gisa.

PREZIOA: 2 euro ume bakoitzeko

EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Azaroaren 18 arte, Udaletxean

Haur eta gurasoentzako mendi irteera gidatua Okondon: San Roman - Santa Luzia

2010/11/07 08:30

Okondoko haurreskolatik Okondo

NORENTZAT: 3-6 urteko umeak (2004-2007 artean jaioak) + gurasoak (3 urteko ume bakoitza derrigorrez guraso batek lagunduta, gainerako gurasoak nahi badute joan ahal dira).Gutxienez 10 ume behar dira irteera egin ahal izateko

IBILBIDEA : San Roman – Santa Luzia – San Roman ORDUTEGIA: 9:30-13:00 (9:30etan Okondoko haurreskolaren ondoan elkartu eta autoetan San Romanera joan; 13:00etan San Romanetik autoetan haurreskolara itzuli). Partaideen autoak erabiliko dira garraio gisa.

PREZIOA: 2 euro ume bakoitzeko

EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Azaroaren 4ra arte, Udaletxean.

Haur eta helduentzako mendi irteera gidatuetan izena emateko epea zabalik da Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Okondo

Haur eta helduentzako mendi irteera gidatuetan izena emateko epea zabalik da Okondon

Euskaraz gauzatuko diren hainbat mendi irteera antolatu ditu Okondoko Udalak. Izena emateko epea zabalik dago udaletxean.

Irteeretako bik haur eta gurasoek mendiaz gozatzea dute helburu eta “Okondo Ezagutuz” egitarauaren baitakoak dira. Azaroaren 7an, igandea, izango da lehenengoa eta 3-6 urte bitarteko umeei eta beren gurasoei zuzenduta dago. San Roman eta Santa Luziatik pasatuko da ibilbide hau.

“Okondo Bai” herritarren elkartea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Okondo

“Okondo Bai” herritarren elkartea sortu dute

Prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, “Okondoko hainbat herrikidek herri plataforma zabal bat sustatzen ari gara, azken urteotan gure herrian bizi den etengabeko eztabaida eta gatazkaz nekatuta eta klase politikoak gure herriarentzako egiteko egokirik ez dutela sinistuta”.

ARGAZKI BILDUMA: Barraskilo lasterketa Okondoko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

ARGAZKI BILDUMA: Barraskilo lasterketa Okondoko jaietan

Herriko jaietan txapelketa eta lasterketa ugari ikustera ohituak gaude, Okondoko herritarrek baina lasterketa berezi batekin harritu gaituzte. San Bartolome jaien harira bertan ospatu baitzen astearte arratsaldean Barraskilo Lasterketa.

Okondoko San Bartolome Jaiak

2010/08/24 08:00

Herria Okondo

GOIZEAN; "txu-txu" trena, Boloak eta meza santuaren omenez.

17etan MUS TXAPELKETA eta HAURRENTZAKO JOLASAK, BARRASKILO LASTERKETA eta ANTZERKIA (Trapu zaharrak taldea).

20:30etan ZEKORRAREN ERREKETA eta DASTATZEA Eusko Labelen eskutik.

22etan PILOTA PARTIDUA Mikel Goñirekin

22:30etan  BERBENA "Pensilvania" taldearekin

 

Okondoko San Bartolome jaiak

2010/08/23 10:00

Herria Okondo

12etan Paella Lehaiaketa eta KALEJIRA

17:30etan Briska txapelketa eta partidua; mutilzaharrak ezkonduen kontra.

18etan BOLOAK

19tan JOTA emankizuna; "Voces del Ebro"

22etan AFARI HERRIKOIA eta BERBENA "KOXKOR" taldearekin

 

 

Fresko errenazentista bat margotzen ari dira Untzako Santa Maria elizan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Fresko errenazentista bat margotzen ari dira Untzako Santa Maria elizan

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko artista talde bat fresko errenazentista bat margotzen ari da Untzako Santa Maria elizan. Freskoan herriko abesbatzako kideak eta 1948 urtetik hona egon diren apaizak marraztuko dituzte.

Proiektua uztailaren hasieran hasi zen eta abuztu erdialdean bukatzea espero dute. Guztira, 15 metroko altuera duten 130 metro koadroko kupula eta tenpluaren petxinak marraztu beharko dituzte.

Txakolin festa Okondon

2010/07/24 08:00

herria Okondo

Txakolin festa Okondon.

"Aurreraitan" elkarteak antolatua.

Euskal Dantzen inguruko tailerra

2010/06/20 14:30

Okondo

Tailerra arratsaldeko 16:30etik aurrera izango da. 

Informazio gehiagorako, Okondoko Udala: 945.89.80.23

Asteburu honetan, “Okondo Euskaraz”

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Euskara

Asteburu honetan, “Okondo Euskaraz”

Ostiralean hasita eta igandera bitartean, euskarazko hainbat ekitaldi izango da Okondon . Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa jarri du udalak.

Okondo eta Aiara lotzen dituen errepidea konpontzeko eskatu du EAk

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Okondo

Okondo eta Aiara lotzen dituen errepidea konpontzeko eskatu du EAk

Aiarako Eusko Alkartasunak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio Okondo eta Aiara lotzen dituen A-3641 errepidea “lehenbailehen” konpontzea, “gidarientzat arriskutsua” delako, hain zuzen ere.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»