"Txinan bi erakusketa egin nituen"

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 16:33

IÑAKI LUENGO (Bilbo, 1986) gazteak "Can I take you a picture?" erakusketa inauguratuko du bihar Orozko Museoan. Bidaiatzen zuen bitartean egindako argazkiak jasoko ditu lanak.

Erakusketa inauguratuko duzu laster. Zer argazki mota ikusteko aukera izango dute bisitariek?

Batez ere erretratuak eta jendea. Azken urte hauetan aukera izan dut herri ezberdinak bisitatzeko eta pentsatu nuen interesgarria dela beste bizimodu eta aurpegi ezberdinak hurbiltzea jendeari.

IÑAKI LUENGO (Bilbo, 1986) gazteak "Can I take you a picture?" erakusketa inauguratuko du bihar Orozko Museoan. Bidaiatzen zuen bitartean egindako argazkiak jasoko ditu lanak.

Erakusketa inauguratuko duzu laster. Zer argazki mota ikusteko aukera izango dute bisitariek?

Batez ere erretratuak eta jendea. Azken urte hauetan aukera izan dut herri ezberdinak bisitatzeko eta pentsatu nuen interesgarria dela beste bizimodu eta aurpegi ezberdinak hurbiltzea jendeari.

Bidaiatzen zenuen bitartean egin zenituen argazkiak. Zer bidaia mota izan dira?

Orain dela urte batzuk hasi nintzen bidaiatzen. Aukera izan nuen Txinan ere bizitzeko urte pare batean, lanean.

"Gustuko dut gu ohituta ez gauden gauzak ezagutzea. India, Myanmar edo Korea, beste herri batzuen artean, bisitatu ditut".

Antolakuntza gehiegi barik, hegazkina hartu eta hortik aurrera momentuan sentitzen dudana egiten dut. Bertan jendea eta beste bisitariak ezagutu eta bidaia aurrera doa konturatu barik. Nire iritziz ez dago modu hobeagorik herriak eta bertako jendea ezagutzeko.

Bidaiatzeak zer eman dizu eta zer islatu nahi izan duzu argazkien bitartez?

Nire ustez bidaiatzea, beste gauzen artean, ikastea da. Eta ez bakarrik toki edo beste bizimoduei buruz, baizik eta norbera bere buruari buruz.

Azken bolada honetan bakarrik bidaiatu dut eta aukera ezin hobea izan da neure burua hobeto ezagutzeko eta zabaltzeko.

"Batzuetan ez dugu ulertzen beste kultura batzuetan ikusten ditugun hainbat gauza, eta horretarako bidaiatzea garrantzitsua dela uste dut".

Zaila da hau islatzea argazkietan, baina esango nuke ideia dela jendeari gonbidatzea etxetik irten eta herri berezi eta ezberdinetara bidaiatzea. Esperientzia ikaragarria da.

Nola hasi zinen argazkiak egiten? Zaletasuna da soilik zuretzat? Asko trebatu zara argazkiak egiteko?

Lagun bati bigarren eskuko “Reflex” kamera bat erosi nion nire Txinako lehenengo bidaiarako eta gustatu zitzaidan. Hortik aurrera neure kabuz gauza berriak egiten saiatu nintzen eta orain hobby bezala daukat.

Aukera daukadanean lehiaketaren batean parte hartzen dut, batzuetan zortearekin eta beste askotan zorte barik.

Noiz irekiko duzu erakusketa eta noiz arte egongo da zabalik?

Erakusketa Orozkoko Museoan egongo da urtarrilaren 15etik hilabete beraren 31 arte.

Inaugurazioa urtarrilaren 15an egingo dugu, bihar, arratsaldeko 19:00etan.

Aurkezpen txikitxo bat egingo dut sarrera moduan, jendeari ongi etorria emateko.

Zure lehenengo erakusketa da edo gehiago egin dituzu? Leku gehiagotan jarriko duzu?

Hemen Euskal Herrian lehenengoa izango da, baina Txinan bi egin nituen bertan dauzkaten kafe-galerietan… Esperientzia interesgarria dudarik gabe.

Orozkoko museoan aukera izan nuen nire argazkiak erakusteko eta polita iruditu zitzaien proiektua.

Erakusketa honen ondoren beste aukerak agertu dira Bilbo inguruan, ikusiko dugu ea aurrera doan…

Momentuz pozik eta eskertuta nago Orozkoko museoa emandako aukerarekin.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide