"Kirol egokitu guztiak bezala handbikek ez dauka oihartzun handirik"

Erredakzioa 2014ko abe. 29a, 08:44

IONE BASTERRA (Orozko, 1999) kirolari gaztea da baina handbike txapelketetan lorpen garrantzitsuak izan ditu. 2013an, adibidez, bi domina eskuratu zituen Europako zirkuituan. Kirolari eta bere ibilbideari buruz mintzatu da.


Zertan datza handbike kirola?

Handbikean bizikletaz joaten zara, baina etzanda eta hankaz pedalei eragin ordez eskuz eta besoz egiten da.

Txirrindularitza betidanik gustatu egin zait eta nire lesioa dela eta hau da txirrindularitza egiteko daukadan modu bakarra.

IONE BASTERRA (Orozko, 1999) kirolari gaztea da baina handbike txapelketetan lorpen garrantzitsuak izan ditu. 2013an, adibidez, bi domin eskuratu zituen Europako zirkuituan. Kirolari eta bere ibilbideari buruz mintzatu da.


Zertan datza handbike kirola?

Handbikean bizikletaz joaten zara, baina etzanda eta hankaz pedalei eragin ordez eskuz eta besoz egiten da.

Txirrindularitza betidanik gustatu egin zait eta nire lesioa dela eta hau da txirrindularitza egiteko daukadan modu bakarra.

Handbike ez da txirrindularitza arrunta baino arriskutsuagoa?

Ohiko txirrindularitzak arriskuak ere baditu errepidean baina handbikek gehiago ditu. Zorutik metro erdira zoaz eta entrenatzeko pertsona bat behar duzu zure aurretik joatea eta atzetik beste bat edo beste bi. Autoek ez zaituzte ikusten eta.

Orozkon Ibarratik entrenatzen dut edo bestela bidegorrietan. Muskizen badago bidegorri luze bat eta Gasteizen Gamarrako igerilekuetan beste bat. Bertan entrenatzen dut.

Nik entrenatzailea daukat eta honek planifikatzen dit denboraldia eta aurredenboraldia baina ateratzen naizenean entrenatzera aita eta nebarekin joaten naiz. Horiek dira beti nire alboan daudenak.

Handbike egiten duzula esaten duzunean zein da jendearen erantzuna?

Kirola egiten dutenen artean, batzuek badakite zer den. Txirrindulariek badakite nondik joan daitekeen kirola.
Kirolik egiten ez duen jendeari azaldu behar zaio.

Baina gehienetan ikusi dute aldizkari batean edo telebistan nolakoa den bizikleta.

Zenbat denbora eman duzu kirol hau egiten?

Bi urte. 2012ko maiatzean hasi nintzen eta oraindik asko egin eta ikasi behar dut.

Hala ere lorpen handiak izan dituzu.

Bai, lehenengo urtea oso ona izan zen eta bigarrena ez da izan hain ona baina ikasteko balio izan dit eta pozik nago.

Euskal Herrian ez daude hainbeste lehiaketa beraz Murcia edo Bartzelonara joaten naiz. Aurten Espainiako Txapelketa Ciudad Realen izan da eta hurrengoa ere bertan izango da.

Bi urtetan behin aldatzen dute lekua.

Babesik ba al duzu horrelako lehiaketetan aritzeko?

Ez, hori da nire erronka. Baina oraindik gaztea naizenez babesak izateko garaipen gehiago behar ditut.

Hori lortzeko gehiago entrenatu beharko nuke. Profesionala izatea ez da helburua baina profesionalagoa izan behar dut. Hori bai, ikasketekin ezin dut gehiago entrenatu.

Eta kirolaren esparruan zein da zure hurrengo erronka?

Denboraldia maiatzean hasten da eta nire hurrengo erronkak izango dira Espainiako Txapelketa eta Bizkaiko Bira.

Talde batean zaude, nolakoa da giroa?

Bilboko Saiatu Fundazioarekin nabil. Handbike kirol indibiduala da, txirrindularitza arrunta bezala, bestalde.

Dena den, handbikez aparte, txirrindularitza egokituan jendeak beste aukera batzuk ditu: bizikleta normala, trizikloa edo tandema ikusteko gaitasuna ez duen jendearentzat.

Nire taldean bi mutil daude trizikloa egiten, beste mutil bat eta biok handbiken eta neska bat eta beste mutil bat bizikletaz ibiltzen direnak.

Handbikek ba al dauka oihartzunik?

Azken urte honetan agian entzun da apur bat gehiago baina kirol egokitu guztiak bezala ez dauka oihartzun handirik. Apurka-apurka lortzen gaude, ea norbaitek laguntzen gaituen.

Nik jendea animatuko nuke handbike txapelketa batera hurbiltzen, oso polita baita ikusteko.

Eta garaipenak lortu beharko genituzke jendeak gehiago ikus dezan. Horretaz gain ahoz-aho zabaltzeko lana egiten dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide