aiaraldea.eus

Untzuetako gaztelua bisitatu egingo da Bizkaiko Ondarearen Europear Jardunaldien barruan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Historia  Orozko

Urriaren 5erako,  Aunia Elkarteak, Orozkoko udalaren laguntzarekin, Untzueta mendian kokaturik zegoen Erdi Aroko eraikina ezagutzeko aukera emango duen txangoa antolatu du.

Hizlaria, Auniako kide eta gaian aditua den Felix Mugurutza ikerlaria izango da. 9:30etan Orozkoko museotik  abiatu egingo da txangoa, bertatik, partaideak autoz Torrezar auzora abiatu egingo direlarik. Ondoren, Torrezarretik Untzuetako tontorrerako ibilbidea, oinez igo egingo da. Azalpenak euskaraz izango dira.

Untzuetako Gaztelua, XI. Mendean eraiki egin zen, Nafarroako erregearen eta bere lurraldeetan agintzen zuten aristokraten arteko tentsio garai batetan. Urte batzuk lehenago, Nafarroako Antso IIIak, gobernu eraginkorrago bat bilatuz,  bere Erresuma eremu administratibo ezberdinetan banatu zuen, eremu horietako bakoitza leial zeuzkan noble garrantzitsuenen esku utziz. Noble horietako bat Eneko Lopez  izan zen, Bizkaiko lehenengo Jaun eta Kontea. Testuinguru honetan, Bizkaiko Jaunak, bere lurraldea kontrolatu eta lurralde hori, bera, zein bere familiaren menpe mantentzeko asmoarekin eraiki zuen Untzuetako Gaztelua.

Gaztelu honek, gaztelar erregeen setioa jasan zuen. Konkretuki, Alfontso X Jakitunak, Alfontso XI, eta Pedro Krudela-ren tropek gogorki erasotu egin zuten. Azkenik, Gaztelako Enrike II-aren anaia eta  Bizkaiko Jauna zen Don Tellok, Gaztelua suntsitzea agindu zuen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa