aiaraldea.eus

Umeentzako futbol 11 txapelketa Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Kirola  Orozko

Bihar hasiko da umeen fultbol txapelketa Orozkoko Ibaiondo zelaian. Atxulaur Kirol Elkarteak antolatu du txapelketa hau eta aurten 1999. eta 2000. urteko umeak parte hartuko dute.

Izan ere txapelketan parte hartuko duten taldeek bi hamarkadetan antolatu dituzte eta hurrengoak dira: 99. urtean jaioak Aurrera Vitoria, Santutxu, Gernika eta Atxulaur dira; eta 00. urtean jaioak Zalla, Amorebieta, Atxulaur eta Baskonia.

Partiduak bi egunetan banatu dituzte, ekainak 8 eta 9. Lehenengo egunean egun osoan zehar jokatuko dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:40tara. Eta bigarren egunean hirugarren eta laugarren postuak, finalak eta sari banaketak egingo dira goizean zehar.

Futbol taldeentzako bazkariak Atxulaur Kirol Elkartearen esku egongo dira, baina, familia eta lagunentzako kirol elkarteak menua adostu du herrietako tabernekin leku guztietan prezio berdinean bazkaldu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa