aiaraldea.eus

2012-2013ko ikastaro eta ekintzetarako epearen irekiera Polikiroldegi eta Kultur-Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Kultura  Orozko
2012-2013ko ikastaro eta ekintzetarako epearen irekiera Polikiroldegi eta Kultur-Etxean

Orozkoko Kultur Etxeak 2012-2013 ikasturterako inskripzio epea zabaldu egin du. Bertan, ondorengo ikastaroak eskaini egingo dira: Dantza Modernoa, Gimnasia, Ioga, Pilateak, Pintura, Bolilloak, Trikitrixa eta Panderoa, Euskal Dantzak eta Euskara.

 

2012-2013ko ikastaro eta ekintzetarako epearen irekiera Polikiroldegi eta Kultur-Etxean:

 

Orozkoko Kultur Etxeak 2012-2013 ikasturterako inskripzio epea zabaldu egin du. Bertan, ondorengo ikastaroak eskaini egingo dira: Dantza Modernoa, Gimnasia, Ioga, Pilateak, Pintura, Bolilloak, Trikitrixa eta Panderoa, Euskal Dantzak eta Euskara.

 

Izen ematea, irailaren 21erarte egin daiteke Induman ondorengo egunetan: astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara. Baita ere helbide elektroniko honen bitartez: infoinduma@yahoo.es, zein hurrengo telefonoaren bitartez: 9463399 45. Helbide hauek ere informazioa eskatzeko erabili daitezke.

Igeriketa ikastaroak polikiroldegian.

 

Polikiroldegiak bestalde, gimnasiaz gain, igeriketa ikastaroak eskaini egingo ditu haur zein helduentzako, beraien dinamika eta egutegia ezberdina izango delarik.

 

Ikastaro hauen partaide kopurua mugatuta dago, eta izen ematea irailaren 21erarte egin daiteke haurren ikastaroaren kasuan, eta irailaren 28an gainerako ikastaroen kasuan. Matrikula Udal Polikiroldegiaren telefonearen bitartez egin daiteke: 946339616.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa