"Nire argazkietan Gorbeiak gordetzen duen magia begietara ateratzea daukat helburu"

Erabiltzailearen aurpegia

URTZI VERA RODRIGUEZ (1975). Bilbon jaio bazen ere, 25 urte dira Orozkon bizi dela. Ikasketaz Ingenieria da Urtzi, argazkigintza du pasio, bai eta eskultura, marrazketa eta pintura ere. Arte esparru hauetan zenbait eskola jasoa bada ere, bere kabuz ikasi du dakien gehiena.

URTZI VERA RODRIGUEZ (1975). Bilbon jaio bazen ere, 25 urte dira Orozkon bizi dela. Ikasketaz Ingenieria den arren, argazkigintza du pasio, bai eta eskultura, marrazketa eta pintura ere. Arte esparru hauetan zenbait eskola jasoa den arren, bere kabuz ikasi du dakien gehiena. Bost-sei urte dira argazkigintzaren pasioari tiraka "liburu, textu, aldizkari, artikulu, erakusketa… asko, asko eta asko 'jaten'" hasi zela, eskulturari ere bere txokoa eginez. Orozkoko museoan Gorbeiako argazkiz osatutako erakusketa ikusgai du Urtzik, Irailaren 30era arte hain zuzen ere. Erakusketa aitzaki hartuta, bere zaletasuna gehiago ezagutzeko asmoz lau galderarekin hurbildu gara berarengana:

Nondik datorkizu argazkigintzarekiko zaletasuna?

Egun batean mendian ikusten eta bizitzen nuena erakusteko nahia zela eta argazki kamera bat eroatea pentsatu nuen, konpakta moduko bat, oso sinplea… egun hartatik ona gauza konplexuagotzen joan da, baina barruko nahia hor jarraitzen du eta txikitu ordez handiago egiten dela dirudi.

Natura da zure argazkietako protagonista nagusia, zergatik?

Natura txiki-txikitatik izan dut gustokoa. Mendian libre, pozik sentitzen zara. Mendian eta naturan inspirazio ugari dago, edertasuna nonnahi aurkitzen duzu eta gure pagadiak gauza oso berezia dira, magikoa kasik. Modu askotako argazkiak egin ditut baina basoan benetan gustora aurkitzen naiz, beharbada horregatik nire gai nagusiena da hori.

Gaur egungo bizimoduarekin ez dago denbora askorik eta gainera baso hauekin lotura antzeko bat daukat. Horregatik Gorbeia aldean ibiltzen naiz gehien bat. Oraingo honetan Gorbeiako Parke Naturalean barrena egindako argazki bilduma erakutsi nahi izan dut. 

Bestelako argazki motak egitea ere gustuko duzu?

Itsasoa ere oso gustoko daukat oso. Urte asko izan dira arrantzan ur gainetik eta azpitik egindakoak eta noizean behin hara bueltatu beharra daukat, barrutiko oihu batek aginduta. Bainan hori beste erakusketa baterako agian…

Erakusketa herriz-herri mugitzeko asmoa duzu, nondik zehazki?

Momentuz “Gorbeia ezkutua” mugitzen jarraituko da gure herrialdeetatik zehar. Izkiko Parkexean hasi zuen bidaia, handik Sarriako Parketxera, hortik Orduñako Hotel-Balneariora joan eta orain Orozkon dauka geldialdia. Gure herrian Irailaren 30 raino egongo da eta  hemendik Valderejoko Parketxera doa.

Hurrengo lekua Basauriko Casa Torrea izango da, urtarrilean edo otsailan. San Miguel, Amurrio, Laudio…leku hauetatik beharbada pasako da bere.

Gorbeia al da Orozko museoan ikusgai jarri duzun erakusketaren gai nagusia? Inspirazio iturri duzu?

Gorbeia leku ederra da. Nire argazkietan gordetzen duen magia begietara ateratzea daukat helburu. Jendeak batzuetan ez du sinizten holako lekurik existitzen denik, baina ez dago trukorik, ez dago photoshopik ezta.

Lan handia dago irudi hauen atzean, momentu oso berezietan egin beharreko lana. Ikusten dauenak normalean baino askoz politago ikusiko du Gorbeia eta, beharbada horrela, errespetu eta mirespen pittin bat gehiago izando du altxor honekin. Hala balitz lan guzti honek sentsua izango luke. 

Zer nolako harrera izan du erakusketak?

Erakusketa ikusi dutenek gustokoa izan dutela esan didate, askok bikaina dela.

Hemendik ikusi ez duzuenontzako gonbidapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide