Independentzia Eguna Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia

Independentistak sareak antolatuta, larunbatean Independentzia Eguna ospatuko da Orozkon. Ekitaldi honetan herriko kirol taldeek, kultur elkarteek eta udaleko hiru alderdi politikoek norbanako gisa (ADIE, BILDU eta EAJ-PNV) parte hartuko dute. "Herritarrok pertsonalki hartuko dugu parte jai honetan, ez alderdiaren izenean, besteak beste, taldean ez dugulako sekula horri buruz hitz egin eta akordiorik egin. Egia da, orain arteko bileretan EAJ, BILDU eta ADIEko herritarrak egon direla, baina horrela; herritar moduan, ez alderdikide", azaldu du Begoñe Olabarria ADIEko zinegotziak.

Independentistak Sareak antolatuta, larunbatean Independentzia Eguna ospatuko da Orozkon. Ekitaldi honetan herriko kirol taldeek, kultur elkarteek eta udaleko hiru alderdi politikoek (ADIE, BILDU eta EAJ-PNV) parte hartuko dute. 

Festa eguerdiko 12etan hasiko da Orozkoko enparantzan paella lehiaketa batekin. Paellak eguerdiko ordubietarako prest izan beharko dira, epai-mahaiak bere lana egin dezan. Hortaz gain, umeentzako jolasak izango dira goiz osoan zehar. 14:30etan herri bazkaria hasiko da, eta jarraian, 16:00etan musika emanaldia eskainiko du Laudion sortu berri den Kun Kun Batukadak.

Independentistak Sarea Euskal Herriaren independentziaren aldeko sarea da, jendearen aurreko lehen urratsa 2010ko otsailaren 27an eman zuena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide