aiaraldea.eus

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Kultura  Orozko
Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren
Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira. Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.

Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira. Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan. Gero, bertan egon zirean ikasle bik esperientzia kontau aurien, besteak beste, Sopelako alkarteagaz harremanetan jarrita ebatzi auriela Tindouf-era joatea, ospitaleak ekosi auriezela, eskola bat pintetan ibili zireala..."sano esperientzia polita izan zan eta ahal dogunean barriro bere joateko adia daukogu" esanda amaitu aurien berbaldia. Bideo emonaldiaren ostean, Mentha izeneko emakume sahararrak hartu auen txandea gaurko eguneko saharauien egoerea azalduteko; Tindouf-eko kanpamentuetakoa zein Marokok okupaturiko lurraldekoa. Entzule batek galdetuta, kanpamentuetako eta lurralde okupatuko bizimoduaren arteko aldea azaldu auen Menthak: "kanpamentuetan lasaiago bizi da jendea, Argeliari esker, libreago sentitako aukerea daukogu Tindouf-en". Okupatukoa, barriz, sano bizimodu gogorra da; tratu txarrak eta errepresio latza eguneroko ogia dira han. Gora erregea! esan ala jatekorik ez, horixe da Marokok darabilen bide bakarra". Amaituteko, euren helburu bakarra independentzia dala esan auen Menthak "egunen batean geure lurrean geure banderea altxau ahal izatea". Zapatu goxean "Islamaren Kulturari buruzko tailerra" egon zan Udaletxeko Udalbatza aretoan eta Idris libiarra, "Centro Cultural Casa Libia" elkarteko kidea, izan zan azalpenak emoiteko arduraduna. Islam-a ardatz hartuta, arabiar kulturaren hainbat kontu ezagutarazo auezan, besteak beste, arabe eta musulmanaren arteko aldea, “Magreb” kontzeptuaren esangura…Gero islam-aren ingurukoak kontatu auezan, besteak beste, 5 zutabetan oinarrituten dala: fedean, otoitzean, limosnan, barauan (ramadán) eta Mekara peregrinazinoan. Mezkitaren ganekoak bere aitatu auezan, islamaren 4 eskolak ( Hanafi, Shaffei, Malequí eta Hambali)… Amaituteko, Coran-aren inguruan berba egin auen, izan bere, hauxe da islamaren iturrietako bat. “Coran” berbeak “errezitazioa” esan gura dau eta 610-632 urte bitartean argitaratu zan. Domekan, aurreko egunetan berbeari lekua egin eta gero, gastronomiari eta folkloreari egin jakon lekua. Goxean herriko frontoian herrialde bakotxeko jan eta edanak egon zirean herriaren gozagarri eta arresteian dantza ekitaldia. Txileko, Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko dantzarien ekitaldiagaz amaitu zan aurtengo jaialdia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa