aiaraldea.eus

Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea
Urtein baino lehenagoko ezbehar baten ostean, mendi lasterketea izango zana lagun arteko entrenamendu izan zan korrikalariak eurak, Itxinape Mendiko Taldeko antolatzaileak, Mendi Federazinoko ordezkariak eta Orozkoko funtziotako alkateak holan ebatzita. Goxeko hamarretan zirean urteteko, baina dana prest egoala korrikalari bat bihotzekoak emonda bertan jausi zan eta dana parau egin zan.

Urtein baino lehenagoko ezbehar baten ostean, mendi lasterketea izango zana lagun arteko entrenamendu izan zan korrikalariak eurak, Itxinape Mendiko Taldeko antolatzaileak, Mendi Federazinoko ordezkariak eta Orozkoko funtziotako alkateak holan ebatzita. Goxeko hamarretan zirean urteteko, baina dana prest egoala korrikalari bat bihotzekoak emonda bertan jausi zan eta dana parau egin zan. Handik lasterrera anbulantzia etorri zan eta bertan egozan medikuei eta anbulantziakoei esker kaltetua bizirik eroan aurien ospitalera eta atzenengo barriak dinoenaren arabera, ospitalean dago eta hobera egin dau. Esan moduan, lagun artean egin aurien ibilaldia korrikalariak. Hasikera-hasikeratik ebatzi aurien taldean egingo auriela, baina entrenamendu modura. Euskadiko Koparako puntuagarria izango zan hau lasterketau eta erabakiaren ostean, argi dago, hori bere bertan behera itxi zan; puntuagarritasuna, esan gura da. Ha ta guzti bere, maila altua ekosi ahal izan zan urtein aurien 150etik gorakoen artean. Ederto ibili zirean mendian gora zein beherako bidean tertzio honetan toketan dan prestaketeari ekiten. Eguraldia bere lagun euki aurien eta hasikerako sustoa-susto, egun ederra antolatu zan herriaren erdigunean. Behin ibilbidea akabatuta, parte hartzaile bakotxak sari sinbolikoa jaso auen antolatzaileen eskutik. Itxinape Mendi Taldeko kideak asko eskertu aurien parte-hartzaileen ulertzea eta jokaerea eta, bide batez, aukera hau erabili gura izan daurie "sortu ahal izan direzan eragozpenengatik parkamena eskatuteko".

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa