aiaraldea.eus

Korrika dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren astegoienerako Orozkon.

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Korrika dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren astegoienerako Orozkon.

Korrikaren 17 Orozkotik pasatuko da eta horren inguruko ekitaldiz beterik jatorku astegoiena.

Hasteko, gaur arresteian eskola umeak Korrika Txikia egingo daurie erdigunetik eta segiduan eskolan bertan bertso musikatuak (herriko trikitilariakaz) kantauko dauriez. Gauean kantu afaria antolatu da herriko plazan. Bertan etxongo dautsie 120 herritar inguruk Korrika nagusiari, izan bere, 1:15ean, gitxi gorabehera, sartuko da Orozkon.

Korrikaren 17 Orozkotik pasatuko da eta horren inguruko ekitaldiz beterik jatorku astegoiena.

Hasteko, bariku arresteian eskola umeak Korrika Txikia egingo daurie erdigunetik eta segiduan eskolan bertso musikatuak (herriko trikitilariakaz) kantauko dauriez. Gauean kantu afaria antolatu da herriko plazan. Bertan etxongo dautsie 120 herritar inguruk Korrika nagusiari, izan bere, 1:15ean, gitxi gorabehera, sartuko da Orozkon.

Ekitaldiakaz segiduta, Udalak “Gu gira” musika jaialdia antolatu dau zapatu gauerako. Herriko kiroldegian izango da 21:30ean. Urko, Gontzal Mendibil, Gorka Knör eta Txomin Artola izango dira protagonistak Xabier San Sebastianen laguntasunagaz.

Sarrerak hilabete hasikeratik dagoz salgai 10€tan. 

“Gu gira” proiektua Mikel Laboa edo Lourdes Iriondo moduko kantariak hil eta gero sortu zan eta kontzertuan 70. hamarkadatik gaur arteko kantarik ezagunenak kantetan dauriez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa