aiaraldea.eus

Gaur inauguratuko da eskola ondoko kirolerako leku estalia

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Aspadi zabaldu bazirean bere ateak eskola umeak zein herritarrak erabili dagien, gaur egordiko 12:30ean izango da ekitaldi ofizial “laburra eta apala”, alkatearen esanetan.

Taekwondo ekitaldia egongo da lelengo eskola umeen eskuti eta, segiduan, instalazioetara bisitea egingo da obrearen detaileak ezagututeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundikoak, Orozkoko Udalekoak, Guraso Elkartekoak, Eskola Kontseilua, obrea egin dauen enpresea eta proiektua diseinatuteko ardurea hartu auen arkitektoa etorriko dira, besteak beste.

Horeez gain, Euskal Herriko Forestalista Elkarteko ordezkariak bere egongo dira bertan instalazino honetan egineko apustuaren harira, izan bere, honegaz obraonegaz 2006an harturiko ebatzia bete da: egur mota hau obra publikoetan erabilteko konpromezua.

Honek obraonek 821000 €ko aurrekontua euki dau eta Eusko Jaurlaritzak 489324,70 €gaz lagundu dau. Guztira, 1160,25 metroko zabalaria eukiko dau lurzoru eraikiak orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa