aiaraldea.eus

Euskara kirol munduan hedatuteko iniziatiba martxan jarri dau Udaleko Euskara Sailak Itzarri Consulting enpresearen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Euskara  Orozko
Euskara kirol munduan hedatuteko iniziatiba martxan jarri dau Udaleko Euskara Sailak Itzarri Consulting enpresearen bitartez

Esan dogun legez, hau iniziatibau Itzarri Consulting enpreseak koordinau dau, bertako zuzendari eta Athleticeko jokalari dan Koikili Lertxundiren eskutik.

Helburua izan da, berba bitan esanda, herriko futbol taldeetako jokalarien eta entrenatzaileen arteko hartu-emonak euskaraz izatea. Horrez ganera, jokalariak euskaraz entrenatzea, jokalariak eurak bere, euren artean euskaraz berba egitea eta Athleticen inplikazinoa lortutea.

Aste pare baten Atxulaur taldeko jokalari gaztetxuakaz entrenetan etorri dira Koikili bera eta Diaz De Cerio, besteak beste. Herriko alkatearen esanetan, “iniziatiba aberasgarria izan da, holan, euskerea komunikazinorako tresnatzat hartua izan daiten beste pausu bat emon da-eta”.  

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoar bat Erantzuna | #1

Ezer egiten ez duenaren tresna erabiltzen ari da Udala, besterik ez. Ez luke Koikili eta konpainia gonbidatu beharrik izango dauden entrenatzaileek euskaraz egingo balute euren lana. Has zaitezte daukazuena erabiltzen kanpokorik ekarri barik!Ze lotsa gutxi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa