aiaraldea.eus

Eskolan kirolerako pista estali barria egin da

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Kirola  Orozko
Eskolan kirolerako pista estali barria egin da
Eskolako lehengo patio bat estali da eta sarrera independentea egin jako eskolatik kanpoko orduetan bere erabili ahal izateko eta, horrez gain, osasun ibilgailuak eta mantenimendu makinak sartuteko. Juan Antonio Olaguenaga, herriko alkateak esan dauen moduan, “obra honek posible egingo dau bai eskola-kirola bultzatutea bai eskolako beste ekintza batzuk egitea. Ganera, herritarrak berak bere aprobetxau ahal izango dau eskolatik kanpoko orduetan”.

Eskolako lehengo patio bat estali da eta sarrera independentea egin jako eskolatik kanpoko orduetan bere erabili ahal izateko eta, horrez gain, osasun ibilgailuak eta mantenimendu makinak sartuteko. Juan Antonio Olaguenaga, herriko alkateak esan dauen moduan, “obra honek posible egingo dau bai eskola-kirola bultzatutea bai eskolako beste ekintza batzuk egitea. Ganera, herritarrak berak bere aprobetxau ahal izango dau eskolatik kanpoko orduetan”. Kirol pista barriak 43,10 x 23,10 metro daukoz eta egitureari jagokonez, egur kontralaminatuzkoa da eta altzairu galbanizatuzko burdina dauko. “Holan, bueltea emonda dagoan egurrezko barku baten formea daukola pentsau leike. Proiektu estetiko eta funtzionala da eta egurrezko estrukturea ziurtagiria daukon radiata pinu egurrez dago eginda” esan dau alkateak. 533.000 € balio izan dau honek pista barrionek eta kasik %70 Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu dau. Pista barri honegaz, guztira, 1.160,25 metro koadroko azalera eraiki da. Proiektua Aitor Ruiz S. Aberasturi arkitektoak egin dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa