aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak egineko atzenengo analisi estadistikoaren emoitzak jakinarazo dira

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Eusko Jaurlaritzak egineko atzenengo analisi estadistikoaren arabera, aurten 1282 lan kontratu egin dira Orozkon eta 16 eta 64 urte bitartekoen artean % 4,3ko paro tasea dago. Datuok eskualdekoakaz (354 kontratu eta % 7,6ko paro tasea) konparauta, hobeak dira, eta hobeak oraindokarren, Bizkaikoen (302 kontratu eta % 8,7ko paro tasea) aldean. “Enplegua bultzatutea da oraingo Udalbatzaren lehentasuna, are gehiago gaurko eguneko krisiagaz” diño Juan Antonio Olaguenagak, herriko alkatea.
Eusko Jaurlaritzak egineko atzenengo analisi estadistikoaren arabera, aurten 1282 lan kontratu egin dira Orozkon eta 16 eta 64 urte bitartekoen artean % 4,3ko paro tasea dago. Datuok eskualdekoakaz (354 kontratu eta % 7,6ko paro tasea) konparauta, hobeak dira, eta hobeak oraindokarren, Bizkaikoen (302 kontratu eta % 8,7ko paro tasea) aldean. “Enplegua bultzatutea da oraingo Udalbatzaren lehentasuna, are gehiago gaurko eguneko krisiagaz” diño Juan Antonio Olaguenagak, herriko alkatea. Enpresa txikerretako (10 beharginetik behera daukienak) enplegu tasea % 39koa izan da, kontuan hartuta, Orozkoko establezimendu industrialen batez besteko tamainua 12 beharginekoa dala. Orozkon BPGa (Barne Produktu Gordina) urtean 33.832€koa da eta Bizkaian 25.738koa. Norbanakoaren errentea, barriz, 17.460€koa da Orozkon eta Bizkaian 17.332 €-koa.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoar bat Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa