aiaraldea.eus

Zubiaurreko Gazte Asanbladaren sorrerea eta hemendik aurrerako helburuak

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Lehengo barikuan, hilak 3, egineko aurkezpen ekitaldiaren harira, ZUGA Zubiaurreko Gazte Asanbladakoakaz berba egin dogu egun horretako balorazinoa eta hemendik aurrerako helburuak ezagututeko.

Ixone Colladogaz eta Zutoia Latatugaz egin dogu berba eta halantxe erantzun dautsie gure galderei:

Lehengo barikuan, hilak 3, egineko aurkezpen ekitaldiaren harira, ZUGA Zubiaurreko Gazte Asanbladakoakaz berba egin dogu egun horretako balorazinoa eta hemendik aurrerako helburuak ezagututeko.

Ixone Colladogaz eta Zutoia Latatugaz egin dogu berba eta halantxe erantzun dautsie gure galderei:

ZER DALA ETA BURURATU JATZUEN GAZTE ASANBLADA SORTUTEKO IDEA?
Herrian gazteentzako jarduerarik eta ekintzarik ez dagoenez, horri aurre egiteko eta, era berean, herriari bizia emateko helburuarekin sortu genuen. Gainera, Orozko inguruko herrien asanbladak ikusten genituen, euren ekintzak aurrera ateratzen ziren, herria bizitzen zuten, gazteak biltzen zituzten,... eta hori izan zen gehien bat gu Gazte Asanblada sortzera bultzatu gintuena.
Beste alde batetik, betidanik euskeraz hitz egin izan den herria da Orozko eta azken urteetako gainbehera ikusita, euskara sustatu nahian ere bagabiltza; nahiz eta Asanbladaren jaiotzatik hona denbora gutxi pasatu den, behintzat Gazte Asanbladako kideen artean euskeraren inguruko kontzientzia sortu dugu eta euskeraren erabilera handiagoa igartzen da.

ZENBAT OROZKOAR ZAGOZIE TALDEAN?
Taldea Orozkoko jendeagaz bakarrik egituratuta dago. Hau parte hartu nahi duten guztientzat dago zabalik, edozein adinetako jendearentzat orain daukagun taldea adin desberdinetako jendeagaz osatuta baitago. Gutxi gorabehera asanbladan 15 bat pertsona gaude, baina espero dugu herriko gazte gehiago animatzea eta eurak ere parte hartzea ideia berriak eta desberdinak eduki nahi ditugulako.
 
BESTE HERRIREN BATEKO EREDUARI SEGITU DAUTSOZUE?
Bai, noski. Ez geneukan inolako esperientziarik Gazte Asanblada bat sortzeko eta inguruko herrietako gazte asanbladei laguntza eskatu behar izan genien. Adibidez, Amurriokoari, Urduñakoari... Eskertzekoa da euren laguntza. Beste herrietako asanbladen eredua jarraitu ez ezik, herrian bertan ditugun hainbat elkarteren eredua ere aintzat hartu ditugu haiek ere gure jaiotzaz ohartu zirenean, laguntza eskaini baitziguten, batez ere, Supelaur Kultur Elkarteak, hasiera hau gogorragoa izango litzateke haiek gabe. Hala ere, badakigu oraindik lan handia gelditzen zaigula egiteko eta gauzak gero eta hobeto ateratzea espero dugu.
 
INOZ ANTOLATU DOZUEZ HERRIAN EKITALDI BATZUK, EZTA?
Baten bat bai. Duela gutxi sortu den Gazte Asanblada izan arren, hainbat ekitaldi egin ditugu. Lehenengoz, Katadiora joan ginen hango auzoko jaietara eta hainbat txapelketa antolatu genituen. Honen bidez, herriari gure existentzia erakutsi nahi izan genion. Abuztuaren 19an gazte martxa antolatu genuen eta, egia esan, nahiko pozik gaude izan zuen arrakastarekin ez baikenuen pentsatzen hainbeste jende etorriko zenik. Ibilaldia antolatu genuen, arratsaldean hitzaldia egon zen eta gauean, amaitzeko, kontzertua.
Egin dugun azken ekitaldia pasa den abenduaren 3an izan zen, Euskeraren Egunean, eta egitaraua umeentzako jolasez, Asanbladaren aurkezpenaz eta trikipoteoaz osatuta zegoen.
 
HEMENDIK AURRERA ZER ANTOLATUTEKO ASMOA DAUKOZUE?
Abenduaren 24rako Olentzero gauean zozketatuko den gabonetako saskia antolatuta daukagu jada. Ez daukagu ideia finkorik, baina hainbat abiapuntu dauzkagu. Adibidez, Aiarako Gazte Topaketa beste asanbladekin, Emakumearen Eguna,...Oso argi daukagun asmoa da aurten irailaren 2an antolatu genituen kontzertuak errepikatzea, baina aurtengo egitaraua handituz. Nahiko giro ona sortu zen, jendea erakarri zuen eta herria, oro har, nahiko pozik gelditu zen eta gu zoriondu gintuen orain dela hainbeste urte sortu ez den giroagatik.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia makilakixki Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Laudioarra Erantzuna | #3

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa