aiaraldea.eus

Mikrouhin emisinoak eguneroko bizitzan euki leikezan ondorioen ganeko berbaldia egon zan atzo museoan

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Mikrouhin emisinoak eguneroko bizitzan euki leikezan ondorioen ganeko berbaldia egon zan atzo museoan

Lehengo udabarrian egin zan kutsadura elektromagnetikoaren bigarren parte legez-edo, atzo uhinen (ondak) emisinoaren ganean eta honek euki leikezan ondorioen inguruan berba egiteko “gure arriskua etxean, lanean eta garraioetan, nola murriztu?” berbaldia antolatu auen Matxintxu Emakumeen Elkarteak.

Irune Ruiz eta Jabier Perez EKEUKO-COVACEko (Coordinadora Vasca de Afectad@s por Campos Electromagnéticos) kideak egon zirean berbaldia emoiten eta euren ondoan Iker uzeneko kaltetua.

Berbaldiaren helburua jentea kontzientziatutea izan zan erradiakzinoen 2/3 geuk erabilten doguzan aparatuak emititan dauriezala, esate baterako, etxeetako kable bako telefonoak, mobilak, WIFIak, mikrouhin labeak…Antenak erradiakzinoen 1/3 bakarrik emititan daurie. Halandaze, hori oinarri hartuta, gure erabilteko moduan egin leikezan kanbioak komentau ditu Irunek: “Geuk daukogu erantzukizun guztia, gameluak drogeagaz egiten dauana dagoz egiten gugaz: hasikeran erregalau egiten jakuz aparatuak eta guztiz menpe gagozanean, orduan norberak erosi behar bizi ahal izateko. Horixe pasau jaku guri telefono mobilakaz, esate baterako. Orain mundu guztiak daukoz eta onden emisinoa itzela eta osasunerako sano kaltegarria da”.

Honen emisinoonen ondorioak sano larriak izan leikez eta badira, izan. Horren ganean berba egiteko Iker uzeneko kaltetuak bere esperientzia kontau auskun: “buruko min gero eta gogorragoakaz hasi nintzen, gero lepoko mina hasi jatan, ezin lorik egin gero, gonbitoak…geroago eta txarrago hasi nintzen paretan. Atzenengo sei urteetan edonora ezin nazela joan nago. Orain medikutan nabil, baina honeek ez daustie soluzinorik emoiten. Frantzian ez moduan, hemen ez daurie onartuten uhinen ondorioetako bat izan leikela. Frantzian orain hasi dira onartuten”.

Euskal Herrian gero eta kontzentziatugo ei dago jentea. ELA, EILAS eta CCOO sindikatuak, kasu, afiliatuei honen kontuonen oharrak bilduten hasiak dira. Medikuntzan informazino gitxi dagoala-eta, eurekaz beharren ei dagoz honetan adituak.

Konklusino legez, Jabier Perezek esan auen telefono operadoren berbetan, legea betetan daurie… “baina guk uhin emisino honek ez dau kalterik egiten entzun gura dogu, ez besterik”.

Irunek barriz halantxe amaitu auen berbaldia: “kable bidez gura dan guztia, baina ez WIFI ezkable bako telefonorik. Kablea da bidea. Lehen amiantoagaz pasau zana urte batzuk barru erradiakzinoaren ondorioz pasauko jaku: gero eta bizien (minbizi) gehiago, belarriko gaisotasun gehiago, garuneko kalte larriagoak…”

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa