aiaraldea.eus

"7 pareta 7 kontinente" proiektua erakotsi eta azaldu aurien Pou anaiak Donibane Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
"7 pareta 7 kontinente" proiektua erakotsi eta azaldu aurien Pou anaiak Donibane Aretoan

Eneko Pou-ren berbetan "7 pareta 7 kontinente" proiektuaren ganekoak ezagutu ahal izan ziran atzoko berbaldian.

Ikerren osasun problemak dirala-eta Eneko bakarrik agertu zan atzo Orozkon 5 urteko proiektuaren ganean berba egiteko. Hau proiektuau 2003an AEB-etan hasi eta 2008an akabau aurien Antartidan.  

Bitartean, beste proiektu batzuetan ibili dira beharrean, baina honeri heldu dautsie batez bere.

Eneko Pou-ren berbetan "7 pareta 7 kontinente" proiektuaren ganekoak ezagutu ahal izan ziran atzoko berbaldian.

Ikerren osasun problemak dirala-eta Eneko bakarrik agertu zan atzo Orozkon 5 urteko proiektuaren ganean berba egiteko. Hau proiektuau 2003an AEB-etan hasi eta 2008an akabau aurien Antartidan.  

Bitartean, beste proiektu batzuetan ibili dira beharrean, baina honeri heldu dautsie batez bere.

Hasikerarako Iparrameriketara jo aurien. Kaliforniako Yosemite haranean Capitan mendia eskalatu aurien. Yosemiten lelengoz eskalatu aurien eta gauzak ezin hobeto zoan jakiezan.

Handik Europara jo eta etxeti hur ekin autsien 2003ko urrian bigarren paretari; Picu Urriellu, Naranjo de Bulnes uzenagaz ezagunari. Hiru eguneko ekitaldia izan zan eta Enekok berak esan auskunez, sano gogorra izan zan tenperatura baxuengatik; 0 eta 5 gradu artekoak. Hau lekuau sano gustukoa daukie Pou anaiak, halantxe esan auskun Enekok:  “Hauxe da, agian, gure lekurik gustukoena Gorbeiagaz batera. Gorbeian bere sarritan entrenetan gara-eta”.

Hirugarren pareta Madagascarren egin aurien 2004ko uztailean. Madagascar munduko 4.irla handiena da, 1200km daukoz punta batetik bestera eta 400km-ko zabalaria. Afrika asko gustetan ei jakie Eneko eta Ikerreri, euren berbetan, “Afrikak zeozer espeziala dauko. Jentea sano jatorra da. Bai kirol aldetik bai humanotik gehien disfrutatu dogun lekua izan da”. Afrikako biderik gatxenetik joan zirean, Bravo Les Filles-etik.

Ozeania izan zan hurrengoa proiektuan. Australiako Totem Pole-ra joan zirean, Tasmania irlan. Teknika aldetik ez zan sano gogorra Iker eta Enekorentzako, baina jende artean eragin gehien euki auen honek. Ura dala-eta erronka handia ezeze, “txiker-txikerretako ametsa zan hau. Gure lo lekuan bertako posterra daukogu aspalditik eta beti gura zian gendun bertara joan” esan auen Enekok.

2005eko udan Asiara joan zirean. Proiektuaren hasikerako helburuetako bat zan hau, Torre Sin Nombre Del Trango mendiko Eternal Flame bidea. Enekoren eretxiz, “munduko politenetarikoa eta gatxenetarikoa da eta Himalayako ezagunena. Hauxe izan zan guk geuk antolatu gendun lehenengo espedizinoa. Sano gogorra izan zan ezagun asko joan arren. Honetan pisu asko galdu gendun”.

Hego Amerikara joan zirean gero, Patagoniara. Fitz Roy zan euren helburua, baina  etxera etorri behar izan aurien,  bost bider ahalegindu eta gero, gailurrera heldu barik. Ganera, beste ezbehar bategaz egin aurien topo… “ Frantses espedizinoa topau gendun han eta istripu larria euki aurien. Gure laguntasuna behar aurien eta lagunduten parau ginen gureari ekin barik. Hori dala-eta, ezin izan ginen gailurrera heldu. Orduan lehentasuna emon geuntsen besteen bizia salbatzeari gureagaz segiduteari baino”. 2007ko urtarrilean joan zirean barriro eta orduan bai, lortu egin aurien helburua. Egoera txarreran egin behar izan arren, bizitzako eskaladarik onentzat daukie hau eskaladau. Egia esan, sano txarto pasau aurien elurra eta hotzagatik. Ha ta guzti bere, esperientzia ona izan e izan Pouarrentzako.

Atzenerako itxi aurien Antartidako Zerua Peak mendia. 2008ko abenduan joan zirean bertara eta itsasontziz egin beharreko sei egunak izan ei zirean txarrenak. “guztiz mareaturik joan gintzen barkuan! Ha ta guzti bere, bertako giak sano jatorrak zirean eta ederto pasau gendun eurekaz”. Alde teknikotik begituta, sano eskalada gogorra izan zan hotz handia egiten auelako.

2003ko ekainaren erdialdean hasi eta abenduaren 24-25 bitartean lortu aurien proiektua amaitutea.

Informazino gehiago gura izanez gero, pouanaiak.com web orria dago ekosgai interneten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa