aiaraldea.eus

Orozkoko Museoak azaroko zapatuetarako bisita gidatuak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Orozkoko Museoak azaroko zapatuetarako bisita gidatuak antolatu ditu

Bisita programa hau azaroaren 6an hasiko da eta Itxinara joan-etorria, Untzuetako gaztelura bisita, heriotzaren harrietatik ibilbidea eta Gorbeiako elur-zuloetara bisita egingo dira.

Leku mugatuak dagoz eta Orozkoko Museoan egin behar dira erreserbak(946 339 823, museoa.orozko@bizkaia.org).
8:30ean urtengo da Museotik eta arresteiko 15:00ak inguru bueltatuko da. 

Mendi ibilaldiak ez ei dira sano gogorrak, baina gomendatzen da mendia ezagututen dauen jentea joan daitela (ez da egokia 12 urtez beherakoentzako). Komeni da jana, edana eta erropa egokia eroatea. 

Ibiladi guztietan bide-erakoslea joango da taldeagaz, doan izango dira eta publiko guztiarentzakoak. 

Hauxe izango da hil osorako programea:

Azaroaren 6an: Zaratateko elur-zuloak edo neberabarri. Lanbide madarikatuaren gomutak.

Azaroaren 13an: heriotzaren harrietara ibilaldia.
Arnako Menhirra eta estelak (Gorbeia).

Azaroaren 20an: Itxina mitologikoa.
Itxina barrutik ibilaldia.

Azaroaren 27an: Untzuetako gaztelua. Anbizioa eta heriotza Erdi Aroan.
Untzueta ganeko gaztelura bisita.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa