aiaraldea.eus

Lehengo hilabetearen erdialdean hasi zirean udal etxebizitzak eraikitzeko zuloa egiten Hegoalde auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

110 etxebizitza eraikitzen hasi dira Hegoalden.

Hasikera baten, lau eraikin egingo dira eta zerrendea zabaldu behar izan da barriro bere saldu barik parau direzan etxebizitzak salduteko. Izan bere, herritar askok pisuon prezioa lar altua eretxita, uko egitea erabaki aurien. Akordarazo daigun, honen inguruan hainbat kontzentrazino egin zireala Orozkon prezioak merketutea eskatuten.Ha ta guzti bere, ez zan helburua lortu.

Orain arduradunak harturiko ebatziagaz Orozkon bizi ez direnak bere eukiko ei daurie aukerea udal etxebizitza erosteko. Zubiaur Eraikuntzak S.A izan da honen promozinonen arduraduna eta bertako kideak dinoenez, Bizkaian egin diren beste promozinoetako prezioen %10-%15 azpitiko prezioan salduko dira pisuok. Horrez ganera, eraikuntzaren enpreseak hobekuntzak egin ditu, esate baterako, subeteak, haritzezko zorua, armairuak…iminiko ditu.

110 etxebizitzatik 76 hiru habitazinokoak izango dira, 22 habitazino bikoak eta 12 apartamentu. Prezioak 148.250 €tik (24.666.724,5 pezeta) 199.250 €ra (33.152.410,5 pezeta) bitartekoak dira, garajea eta trasteroa barruan eta BEZ aparte. Juan Antonio Olaguenaga alkatearen berbetan, “honetan promozinonetan esperantza handia daukogu, hasikera-hasikerati, herritarrak etxebizitza duina zentzuzko prezioan erostea gura izan dogulako”.

Orain arte aurre-kontratua egin daurienak, laster, behin betiko kontratua sinauko daurie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa